Garbigune ibiltaria Olakua auzoan, autobus geltokiaren ondoan.
Leyre Canoren eskutik eta 6-11 urte arteko seme-alabak dituztenendako. Izena emateko: hemen edo 943-25 20 00.
Jabekuntza Eskolak antolatutako egitarauan, xilografia tailerra antolatu dute. Eguenetan izango dira saioak martxoaren 20tik maiatzaren 15era; denera sei saio. Bideratzailea: Oihana Ugarte. Izen-ematea otsailaren 14tik martxoaren 2ra: berdintasuna@bergara.eus, 943 779 145 / 688 811 760 eta Bergarako Udala.
Jabekuntza Eskolak antolatutako egitarauan Aitatasun aktiboak eta arduratsuak hitzaldia antolatu dute. Bideratzailea: Asier Arizkorreta, Emagin elkarte feministako kidea eta maskulinitate berrietan aholkularia.
Joseba Sarrionandiak hitzaldi-elkarrizketa egingo du Artatse elkartean.
Debagoieneko Mankomunitateko turismo zerbitzutik bisita gidatuak egiten dira larunbata, igande eta jaiegunetan. Bi saio izaten dira: 10:30 euskaraz eta 12:30 gazteleraz. Informazio gehia eta erreserba egiteko idatzi infoturismo@debagoiena.eus helbidera edo deitu 943796463 zenbakira.