Jabekuntza Eskolak antolatutako egitarauan, autozaintzaren erotika antolatu dute. Martitzenetan izango dira saioak martxoaren 11tik maiatzaren 27ra; denera hamar saio. Bideratzailea: Clara Wolfram. Izen-ematea otsailaren 14tik martxoaren 2ra: berdintasuna@bergara.eus, 943 779 145 / 688 811 760 eta Bergarako Udala.
Martxoaren 11n egitekoa zen sukaldaritza ikastaroa hilaren 25era atzeratu dute.
Jabekuntza Eskolak antolatutako egitarauan, udaberriko sendabelar ikastaroa antolatu dute. Martitzenetan izango dira saioak martxoaren 11tik maiatzaren 27ra; denera hamar saio. Bideratzailea: Aiora Urbieta (Belarretan eta kosmetologian aditua). Izen-ematea otsailaren 14tik martxoaren 2ra: berdintasuna@bergara.eus, 943 779 145 / 688 811 760 eta Bergarako Udala.
Aitor Ventureira idazleak Ecos del Bosque liburua aurkeztuko du. Kukubasok eta Olaso Dorrea Fundazioak elkarlanean antolatutako ekitaldia da.
Egur enborrak, makilak, lastoa, pinoburuak, adreiluak, harriak... Material bilketa deitu dute. Materiala erabiliko da intsektu hotelak egiteko. Udalak Elgeta herri hezitzailea egitasmoaren barruan antolatuta. Materiala udaletxeko arkupean bilduko da. Martxoaren 3tik 14ra.
Jakiundek sortutako proposamen honen erronka da emakumeek zientzian, artean eta letretan egiten duten lana ikusaraztea. Ikusgai egongo da gaurtik hilaren 27ra arte.
Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearen historia laburtzen duen erakusketa. Ikusgai egongo da martxoaren 7tik 27ra, astelehenetik zapatura 17:30etik 20:30era.