Puntu berdea etxeko hondakin bereziak jasotzen dituen zerbitzua da. Hauek jasotzen ditu, adibidez: motor eta etxeko olioa, bonbillak, fluoreszenteak, garbiketarako produktuak, erradiografiak, aerosolak, pinturak eta disolbatzaileak, belar-hiltzaileak eta intsektizidak, mugikorrak, tinta-kartutxoa, zuntzak eta pilak.
+55 Elkartegaiak programaren barruan, Javier Ortegak eskainiko du hitzaldia.
Alejandro Fernandez Aldasorok gidatuta.
Euskararen, eta jatorri, kultura eta hizkuntza aniztasunaren inguruko dokumental laburraren ostean, Auzoko egitasmoan parte hartu duten auzotar zein auzokideak arituko dira haien esperientziak partekatzen.
Gure Esku ekimenaren herri batzordearen aurkezpen irekia.
Herritar guztiei irekia izango da Pentekoste jaiak antolatzeko bilera.
Udalatxi dagokion balioa emateko Besaide Mendizale Elkarteak ekoiztutako dokumentala eta Bilboko Mendi Film Festival-en aurkeztua. Antolatzailea: Kukubaso elkartea.
Gatazka armatuetan emakumeek sufritzen duten sexu-indarkeria salatzen duen filma. Ostean, Amnesty Internationaleko kide Jorge Correak egingo du berba.
Jakiundek sortutako proposamen honen erronka da emakumeek zientzian, artean eta letretan egiten duten lana ikusaraztea. Ikusgai egongo da gaurtik hilaren 27ra arte.
Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearen historia laburtzen duen erakusketa. Ikusgai egongo da martxoaren 7tik 27ra, astelehenetik zapatura 17:30etik 20:30era.
Bergarako Arizondo argazki taldearen erakusketa. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Xalbadorpe elkarteak KZgunearekin elkarlanean antolatuta, 18 orduko ikastaroa. Gaia: telefonorako google aplikazioak. Martxoaren 13tik 25era astelehenetik ostiralera 18:00-20:00 artean KZgunean. Informazioa eta izen-ematea: 650 505 899 / xalbadorpe@gmail.com.