Aratuste-domekako egitaraua: 10:00 Diana, txistulariekin. 11:45 Txino-dantza, Santa Ageda neska-mutilek dantzatuta. 12:00 Kuadrillen desfilea. 13:00 Kalejira, Gesaltza txarangarekin. 14:30 Herri-bazkaria DJ Jonek girotuta, kiroldegian. 15:00 Bazkari golfua, Iturrigorri pilotalekuan. 17:30 Kalejira Gesaltza txarangarekin. 18:00 DJ Mikeltxirekin dantzaldia Herriko Plazan. 18:45 Mozorro lehiaketaren sari banaketa, Herriko Plazan. 19:00 Santa Ageda neska-mutilen dantza saioa. Ondoren, DJ Mikeltxirekin dantzaldia, Herriko Plazan.
Espaloian dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentrotik abiatuta bisita gidatua lubakietara. Izena ematea beharrezkoa da: 943 79 64 63 edo turismo@debagoiena.eus.
0-8 urte arteko haurrak dituzten familiek elkar ezagutzeko eta elkarrekin jolasteko aukera.
Inauterien barruan, Bolant dantzak egingo dituzte Oñatz dantza taldeko kideek kalez kale, Aita Madina txistulari taldeak lagunduta. Plazan bukatuko da ekitaldia. Gaztelekuan, berriz, karaokea egongo da.
2006an jaiotako kintoek dantzan egingo dute Herriko Plazan.
'The brutalist' filma (AEB 2024) –hamar izendapen Oscar sarietarako; hiru sari Urrezko Globoen sarietan–. Zuzendaria: Brady Corbet. Iraupena: 215 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Debagoieneko Mankomunitateko turismo zerbitzutik bisita gidatuak egiten dira larunbata, igande eta jaiegunetan. Bi saio izaten dira: 10:30 euskaraz eta 12:30 gazteleraz. Informazio gehia eta erreserba egiteko idatzi infoturismo@debagoiena.eus helbidera edo deitu 943796463 zenbakira.
Martxoaren 8aren bueltan, Bergarako emakume artistek erakusketa jarriko dute ikusgai Aroztegin. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Ingurumen jardunaldien barruan, Oñatiko Natur Eskolak prestatutako erakusketa: 'Txoriak txori'.