Ostirala, otsailak 21

09:00

Udazken-neguko Merkemerkaua

Arrasate, Arrasate | Azoka

Ibai-Arteko hogei dendak ipini dituzte beraien produktuak denda kanpoan. 400 euro zozketatuko dituzte sei saritan: 100 euroko bi eta 50 euroko lau. 

Udazken-neguko Merkemerkaua Arrasate

Ibai-Arteko hogei dendak ipini dituzte beraien produktuak denda kanpoan. 400 euro zozketatuko dituzte sei saritan: 100 euroko bi eta 50 euroko lau. 

10:00
18:00

Bilketa solidarioa

Herriko Plaza, Aretxabaleta | Bilketa

Marokon egingo duten elkartasun raid-era eramateko bilketa egingo dute Aretxabaleta Lanbide Eskolako kideek. Jasoko dituzte: elikagaiak (iraungitze-data luzea dutenak); eskolarako materiala (koadernoak, liburuak, margoak…); jolasak; eta umeendako arropak (bereziki kirol arropak). Egoera onean egotea eskatu dute. Ordutegia izango da: 10:00-12:00 eta 16:30-18:00. Otsailaren 24tik 28ra bitartean eskolan bertan ere jasoko dituzte (08:00-20:00).

Bilketa solidarioa Herriko Plaza

Marokon egingo duten elkartasun raid-era eramateko bilketa egingo dute Aretxabaleta Lanbide Eskolako kideek. Jasoko dituzte: elikagaiak (iraungitze-data luzea dutenak); eskolarako materiala (koadernoak, liburuak, margoak…); jolasak; eta umeendako arropak (bereziki kirol arropak). Egoera onean egotea eskatu dute.

Ordutegia izango da: 10:00-12:00 eta 16:30-18:00. Otsailaren 24tik 28ra bitartean eskolan bertan ere jasoko dituzte (08:00-20:00).

16:30
20:30

Odola emateko eguna

Enpresagintza fakultatea, Oñati | Deia

Gaur da azaroko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bideak dira: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84. Bestalde, odol ateratzeko asteko martitzenean, eguaztenean eta eguenean ere hartu daiteke txanda internet bidez, online, gotatanta.eus loturan sartuta.

Odola emateko eguna Enpresagintza fakultatea

18:30
19:30

'Pronoia' ikuskizuna

Torresoroa, Antzuola | Ikuskizunak

Oihulari Klownen eskutik, Pronoia ikuskizuna izango da. Virginia Imazek proposatutako ekimena da, gaztelerazkoa. Bildutako dirua Valentziara bidaliko da, GOIDIk kaltetutakoei laguntzeko. Borondatea da sarrera.

'Pronoia' ikuskizuna Torresoroa

Oihulari Klownen eskutik, Pronoia ikuskizuna izango da. Virginia Imazek proposatutako ekimena da, gaztelerazkoa. Bildutako dirua Valentziara bidaliko da, GOIDIk kaltetutakoei laguntzeko. Borondatea da sarrera.

19:00

Euskaraldiaren hamaikakoaren aurkezpena

Seminarixoa, Bergara | Aurkezpena

Euskaraldiaren Bergarako hamaikakoa aurkeztuko dute.

Euskaraldiaren hamaikakoaren aurkezpena Seminarixoa

Euskaraldiaren Bergarako hamaikakoa aurkeztuko dute.

19:00
20:30

'Kaparrak, ziztadatik harago'

Zinema-aretoa, Oñati | Hitzaldiak

Natur Eskolak antolatutako ingurumen jardunaldien barruan dagoen hitzaldia: 'Kaparrak, ziztadatik haratago'. Hizlaria: Aitor Cevidanes –albaitaria eta NEIKEReko ikerlaria–.

'Kaparrak, ziztadatik harago' Zinema-aretoa

Natur Eskolak antolatutako ingurumen jardunaldien barruan dagoen hitzaldia: 'Kaparrak, ziztadatik haratago'. Hizlaria: Aitor Cevidanes –albaitaria eta NEIKEReko ikerlaria–.

19:00
20:00

Mendi Tour Film Festival

Zaldibar antzokian, Eskoriatza | Ikus-entzunezkoak

Haize lerroak (13’), The Ice Builders (15’), The Red Face Zone (10’), Soundscape (15’) eta Always Alife (35’) laburmetraiak proiektatuko dira. Prezioa: 5€ saio bat eta 8€ bi saioak(Sarrerak aldez aurretik kiroldegian eta www.bibe.me – (egunekoa) www.bibe.me (2egunetakoa)

Mendi Tour Film Festival Zaldibar antzokian

Haize lerroak (13’), The Ice Builders (15’), The Red Face Zone (10’), Soundscape (15’) eta Always Alife (35’) laburmetraiak proiektatuko dira.

Prezioa: 5€ saio bat eta 8€ bi saioak
(Sarrerak aldez aurretik kiroldegian eta www.bibe.me – (egunekoa) www.bibe.me (2egunetakoa)

19:30
20:00

Koko-batzea, azken entsegua

Elgetako gimnasioa, Elgeta | Bestelakoak

Zapatuan baserriz baserri irtengo den kokoen konpartsa prestatzeko azken saioa. Dantzak eta koplak errepasatuko dira eta horrekin batera jantziekin lotutako azken zalantzak argituko dira.

Koko-batzea, azken entsegua Elgetako gimnasioa

Zapatuan baserriz baserri irtengo den kokoen konpartsa prestatzeko azken saioa. Dantzak eta koplak errepasatuko dira eta horrekin batera jantziekin lotutako azken zalantzak argituko dira.

19:30

'Bendita locura' antzezlana

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Antzerkia

Ausartak Eskoriatzako antzerki taldeko kideek Bendita locura lana taularatuko dute. Sei emakume euren burua ulertzen saiatuko dira umorea lagun dutela, haien erokeriak partekatuz.  Sarrera: 6 euro.

'Bendita locura' antzezlana Arkupe kultura etxea

Ausartak Eskoriatzako antzerki taldeko kideek Bendita locura lana taularatuko dute. Sei emakume euren burua ulertzen saiatuko dira umorea lagun dutela, haien erokeriak partekatuz. 

Sarrera: 6 euro.

21:00

Bertso-afaria

Artatse elkartea, Bergara | Bertsolaritza

Bertso-afaria antolatu dute Artatse elkartean, Amets Arzallus eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin. Txartelak salgai Arrano eta Pol-Pol tabernetan: 20 euro, langileek; 12 euro, langabetuek.

Bertso-afaria Artatse elkartea

Bertso-afaria antolatu dute Artatse elkartean, Amets Arzallus eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin. Txartelak salgai Arrano eta Pol-Pol tabernetan: 20 euro, langileek; 12 euro, langabetuek.

18:00

Erakusketa: 'Txoriak txori'

Kultura etxea, Oñati | Erakusketak

Ingurumen jardunaldien barruan, Oñatiko Natur Eskolak prestatutako erakusketa: 'Txoriak txori'.

Erakusketa: 'Txoriak txori' Kultura etxea

Ingurumen jardunaldien barruan, Oñatiko Natur Eskolak prestatutako erakusketa: 'Txoriak txori'.

18:00

Xanti Arrietaren 'Gernikak. Begiradak' erakusketa

Aroztegi aretoa, Bergara | Erakusketak

Xanti Arrietaren 'Gernikak. Begiradak' erakusketa egongo da ikusgai Aroztegin. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.

Xanti Arrietaren 'Gernikak. Begiradak' erakusketa Aroztegi aretoa

Xanti Arrietaren 'Gernikak. Begiradak' erakusketa egongo da ikusgai Aroztegin. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.

18:30

Pilar Ansoategiren akuarelen erakusketa

Kulturate, Arrasate | Erakusketak

2020an hil zen Pilar Ansoategiren akuarelak egongo dira ikusgai Kulturateko klaustroan, otsailaren 27ra arte, astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era. Irekiera ekitaldia otsailaren 6an egingo dute, 18:30ean.

Pilar Ansoategiren akuarelen erakusketa Kulturate

2020an hil zen Pilar Ansoategiren akuarelak egongo dira ikusgai Kulturateko klaustroan, otsailaren 27ra arte, astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era. Irekiera ekitaldia otsailaren 6an egingo dute, 18:30ean.

19:00

'Ellas' erakusketa

Kajoi taberna, Arrasate | Erakusketak

Kornelioren argazki erakusketa ikusgai, otsailaren 28ra arte.

'Ellas' erakusketa Kajoi taberna

Kornelioren argazki erakusketa ikusgai, otsailaren 28ra arte.

Herriak

Egutegia

Martxoa
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            
Apirila
al ar az og ol lr ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

Urte osoko agenda ikusi »»