Erkoreka Consultores enpresako Maria Erkorekak egingo du berba, Talentuaren Kudeaketaren Berrikuntzarako topagunean.
Itziar Rosadoren eta Jon Urdinetaren eskutik eta 0-2 urte arteko seme-alabak dituztenendako. Izena emateko: hemen edo 943-25 20 00.
Gidor Bilbao filologoaren hitzaldia: 'Joan Perez Lazarragako (1547 - 1605), euskal literaturaren aintzindari'. Esperientziaren Gelan, Goienagusik antolatuta.
Hondatutako etxeko trasteak konpontzen ikasteko saioa.
Odol emaileen elkarteak urteko odol-ateratzeak iragarri ditu. Hitzordua hartzeko www.gotatanta.eus.
Itziar Rosadoren eskutik eta 2-6 urte arteko seme-alabak dituztenendako. Izena emateko: hemen edo 943-25 20 00.
Idoia Madarieta psikologoak egingo du berba, osasun mentalari buruz hausnartzeko hitzaldi zikloaren baitan.
Ekiola, energia arloko kooperatiba komunitatea, proiektuaren aurkezpena izango da.
Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloa-k elkarretaratzea deitu du euskararen kontrako azken sententziak, "euskarafoboak eta atzerakoiak", salatzeko.
Gazteen ongizate emozionalaren gaineko diagnostikoaren lanketa egin du Udalak eta horren emaitzak eta aurrera begirako asmoak aurkeztuko dituzte.
Helduendako ipuin kontaketa saioa egingo du Ixabel Agirresarobek: 'Babak eltzetik ateratzen'.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Ingurumen jardunaldien barruan, Oñatiko Natur Eskolak prestatutako erakusketa: 'Txoriak txori'.
Xanti Arrietaren 'Gernikak. Begiradak' erakusketa egongo da ikusgai Aroztegin. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
2020an hil zen Pilar Ansoategiren akuarelak egongo dira ikusgai Kulturateko klaustroan, otsailaren 27ra arte, astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era. Irekiera ekitaldia otsailaren 6an egingo dute, 18:30ean.
Kornelioren argazki erakusketa ikusgai, otsailaren 28ra arte.