Odola emateko deia egin dute eta horretara gonbidatu dituzte herritarrak. Horretarako autobusa izango da Durana kalean.
Pello Armendarizen eta Borjan Antonen proiektu berria. Oraingoan, laukote formatuan: Alex Alonso eta Lore Nekane Billelabeitia gehitu dira taldera. Sarrerak, zazpi euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Emakumeen Genitalen Mutilazioaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin lotuta erakusketa zeramika gelan otsailaren 3tik 9ra. Antolatzailea: Elgetako Amantalak talde feminista.
2020an hil zen Pilar Ansoategiren akuarelak egongo dira ikusgai Kulturateko klaustroan, otsailaren 27ra arte, astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era. Irekiera ekitaldia otsailaren 6an egingo dute, 18:30ean.