Intxortara igoera 2025 atzoko eta gaurko gudarien omenez. Hitza eta argazkia 11:00etan Intxorta puntan.
Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioa sortutako Musika Banda gazte bat da Allegro Vivo,eta Kepa Lopez Lasa oñatiarraren zuzendaritzapean egingo du gaur kontzertua. Sarrerak doan izango dira aforoa bete arte.
Bergarako Txistulari Bandak kontzertua egingo du udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Ozeanian kokatutako istorioa dakar Vaiana 2 marrazki bizidunen filmak (Estatu Batuak, 2024, 99 min.) umeentzat. Sarrera: 3 euro.
'Mufasa: El rey león' filma, umeendako (AEB, 2024). Zuzendaria: Barry Jenkins. Iraupena: 120 minutu. Sarrera da: 4,50 euro.
0-8 urte arteko haurrak dituzten familiek elkar ezagutzeko eta elkarrekin jolasteko aukera.
'Vivir el momento' filma (Erresuma Batua, 2024). Zuzendaria: John Crowley. Iraupena: 107 minutu. Sarrera da: 5,50 euro.
Clint Eastwood-ek zuzendutako Jurado nº2 filmak (Estatu Batuak, 2024, 113 min.) Nicholas Hoult, Toni Collette, J. K. Simmons eta Kiefer Sutherland aktoreak ditu protagonista. Hilketa bateko epaimahaiko kide baten istorioa jaso du, biktimaren heriotzarekin zerikusia izan dezakeen kide batena hain zuzen ere. Sarrera: 5 euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Arrasateko Argazki Elkarteak antolatutako argazki lehiaketara aurkeztutakoen artetik aukeratutako 30 argazkien erakusketa. Horiek erosteko aukera egongo da (35 euro), eta batutako dirua Mara CLN1 egitasmoarendako izango da.
Mendizale, alpinista eta eskalatzaile aitzindarien argazki erakusketa (1934-2024). Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta.
Bergarako Taila Eskolako kideek euren lanak jarriko dituzte ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.