Ozeanian kokatutako istorioa dakar Vaiana 2 marrazki bizidunen filmak (Estatu Batuak, 2024, 99 min.) umeentzat. Sarrera: 3 euro.
Clint Eastwood-ek zuzendutako Jurado nº2 filmak (Estatu Batuak, 2024, 113 min.) Nicholas Hoult, Toni Collette, J. K. Simmons eta Kiefer Sutherland aktoreak ditu protagonista. Hilketa bateko epaimahaiko kide baten istorioa jaso du, biktimaren heriotzarekin zerikusia izan dezakeen kide batena hain zuzen ere. Sarrera: 5 euro.
Tautelak antzerki taldeak Euskaldungak antzezlana aurkeztuko du. Pieza honekin Aroa Blanco eta Maite Lopez lehenengo aldiz igoko dira eszenatokira elkarrekin, euskal kulturaren eta euskararen mundu liluragarrian izandako abenturak eta harriabarrak kontatzeko. Harriabarrak? Bazabiz gauzak asmatzen? Sarrera: zortzi euro.
Amustei taldeak emanaldia eskainiko du San Juan ermitan.
Delirium Tremens eta Keia taldeen zuzeneko emanaldia gaur gaztelekuan. Sarrerak: hamabi euro aurrez, hamabost euro takillan.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Arrasateko Argazki Elkarteak antolatutako argazki lehiaketara aurkeztutakoen artetik aukeratutako 30 argazkien erakusketa. Horiek erosteko aukera egongo da (35 euro), eta batutako dirua Mara CLN1 egitasmoarendako izango da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Bergarako Taila Eskolako kideek euren lanak jarriko dituzte ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.