Herri Eskolako ikasleek eta irakasleek Neguko Azoka egingo dute plazan, 09:30-11:00 artean. Gainera, taldeka antolatuta Gabon kantak abestuko dituzte herriko txoko desberdinetan eta aurreko asteko tailerrean egindako apaingarriekin apainduko dute plaza. Gero, Maala Guraso Elkarteak eskainitako hamaiketako berezia izango dute eta Olentzero eta Mari Domingiren bisita ere espero dute eskolan.
Gaur da abenduko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bideak dira: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84. Bestalde, odol ateratzeko asteko martitzenean, eguaztenean eta eguenean ere hartu daiteke txanda internet bidez, online, gotatanta.eus loturan sartuta.
IMME elkartekoek jostailuak banatuko dituzte arratsaldez, Seber Altubeko karpan.
Bergarako Musika Eskolako kideek Gabonetako kontzertua egingo du. Bi emanaldi izango dira: 18:00etan eta 19:30ean.
Landatxope jubilatu eta pentsiodunen elkarteak, txistor-jana egingo du, elkartean. Abenduaren 10ean eta 11n eman behar da izena.
Arrasate Musikaleko ikasleen Gabonetako kontzertua.
Biolin, gitarra, haize instrumentu, kantu eta dantza taldeen emanaldiak, eta baita Musika Bandarena ere.
Alex Mendikutek 2023an zehar egin dituen hainbat argazki erakutsiko ditu kultura etxean.
Wonderland –Alizia lurralde harrigarrian– kale ikuskizuna Maiatzaren 1a plazatik abiatuta.
Herri mailako pilota txapelketako finalerdiak, 18:30ean, frontoian.
Europa mailako [ED+C1] ekimenaren bitartez haurrentzako film labur sorta, guztiak elkarrizketarik gabe. Jakin-mina eta fantasia pizten duten kontakizunekin, film laburrek mundu magikoetan eta pertsonaia maitagarrietan barrena bidaiatzera eramaten dituzte haurrak. Antolatzaileak: Elgetako liburutegia eta Amantalak talde feministak.
Elgetako Udal Artxiboak Elgetako Gobernantza liburu berria aurkeztuko du udaletxeko areto nagusian.
Europa mailako [ED+C1] ekimenaren bitartez, kamera aurrean zein atzean emakumea protagonista duen film labur sorta ikusgai liburutegian. Antolatzaileak: Elgetako liburutegia eta Amantalak talde feministak.
Txalo Produkzioak konpainia Almazenean antzezlanarekin etorriko da, Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga protagonista dituela. Erretiroa hartzeko dagoen arduraduna eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. Sarrera: 5 euro.
'Quién es quién?' filma (Espainia, 2024). Zuzendaria: Martin Cuervo. Sarrera da bost euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Olentzero eta Mari Domingiren irudiak Santa Ana antzokiaren sarreran egongo dira ikusgai abenduaren 16tik 24ra. Eskutitzak jasotzeko postontzia ere izango dute.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Txotxongiloen munduan ondo ezagutzen duen Corrado Masacci-ren 'Txotxongiloen ametsak' izeneko erakusketa abenduaren 9tik urtarrilaren 5era. Oharra: Itxita: abenduak: 23/24/25/30/31 eta urtarrilak 1.