Bizipozek sustatuta Kafe-solasaldiak ekimena antolatu dute Arrasateko pertsona nagusien beharrak identifikatzeko, horien kezkak eta nahiak islatuko dituen mapa bat eraikita. Saioek bi orduko iraupena dute, eta esperientziak partekatzeko, egungo gizarte-erronkei buruz hausnartzeko eta irtenbideak proposatzeko gune bat izango da.
Batuko den plastiko mota da: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Belar boletan erabiltzen den plastikoa. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Negutegiak estaltzeko plastikoa. Arratsaldez utzi behar da plastikoa, finkatutako lekuetan, beste nonbait nahi bada aurretik deitu behar da adosteko: 943 76 2 547 telefonora.
Baserri inguruetan sortutako plastiko bilketa zerbitzua emango du Mankomunitateak. Adi, ekainean ez da bilketa egunik izango-eta. Jasoko diren plastiko motak: siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, belar boletan erabiltzen den plastiko beltza, negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, eta negutegiko plastiko zuria. Sokak ere jasoko dira, bana zaku batean ondo bilduta ateratakoak bakarrik. Arratsaldez utzi beharko dira plastikoak eta Elgetaren kasuan eskatu egin behar da zerbitzua. Horrekin batera lekua zehazteko. Kontaktua: 943 76 25 47.
Amai Dolua elkartearen eskutik, 'Azken galdera amari' liburuaren aurkezpena egingo da azaroaren 26an. Manex Beristainen eta Mirari Sagarzazuren liburuaren aurkezpena Arrasateko Kulturateko areto nagusian izango da, 18:00etan.
Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak (ALE) urtero antolatzen duen ekitaldia, Arrasateko kooperatiba mugimenduaren sortzailearen heriotzaren urteurrenean. Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburu Juan Ignacio Perez Iglesiasek egingo du hitzaldia Goi Eskola Politeknikoan (MU), 6211 eta 6212 ikasgeletan, eta eta publiko orori irekia izango da.
'Tertulixan gazteleraz' ekimeneko kideek Edouard Louis (Salamandra) idazlearen 'Para acabar con Eddy Bellegueul' liburua landuko dute. Dinamizatzailea: Monica Leiva.
Patxi Olabarria antzuolarrak Gipuzkoako armarria, gure historiaren ispilu liburua aurkeztuko du.
Marta Luxan eta Jone Miren Hernandez EHUko ikerlariak gonbidatu dituzte Ekin Emakumeak eta AED elkarteek, euskararen erabileraren ustezko feminizazioaz egin duten irakurketa kritikoaren berri eman dezaten.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Koldo Eizmendi Nazabal argazkilari bergararrak Kriston burrundaie erakusketa izango du ikusgai. Hainbat talderi kontzertuetan ateratako argazkiekin osatu du bilduma, talde asko debagoiendarrak izanik: Garratz, The Clayton, Never Surrender eta Neallta Fola, besteak beste. Ordutegia: Martitzenetik barikura: 18:00-20:30. Zapatuak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Domeka eta jai egunak: 12:00-14:00.