Oñatiko mugarrien azken etapa egingo dute Aloña Mendiko mendi sailak azaroraren 17rako antolatu duen irteeran; Araotzetik hasi eta Elorregiraino. Plazak mugatuak dira eta izena hilaren 14a aurretik eman behar da: alonamendi.mendi@gmail.com
Hankaluze Trail taldeko Maria Sanchez korrikalariak gidatuta Bergarako emakume talde bat antxintxika egiteko elkartzen hasi da. Hurrengo irteera azaroaren 17an izango da eta taldearekin bat egin nahi duenak Ibargaraiko Palmondoko biribilgunearen ondora joan beharko du, 09:30ean.
Azaroko ekintzen barruan mendi irteera antolatu du Ozkarbi elkarteak. Taldea 10:00etan elkartuko da plazan eta Egoarbitzara egingo dute txangoa.
Arrasate Musikalen bandak Santa Zezilia izango du gogoan. 11:30 Kalejira. 12:30 Kontzertua, San Frantzisko elizan.
Antzokoh! egitasmoak antzerkia eskaintzen du, landa eremutan egiteko, eta oraingoan, Azkoaga auzoan egingo da. Idi begi eta Gizaunka ikuskizunak eskainiko dituzte 12:00etan Azkoagako Elizan.
Euskal Herriko bikote gazteen 46. Dantza Solte Txapelketa jokatuko da.
Haurrendako jolasak izango dira Txatxilipurdiren eskutik plazan, Azaroa Gaztainatan ekimenaren baitan.
Aspaldiko urteetan, Pintxo Domeka egiten dute Elgetan, eta aurten herriko bost tabernek hartuko dute parte. Jainaga eta Narbaiza trikitilariak eta argazki lehiaketa ere izango dira. Ozkarbi elkarteak, aurretik, mendi irteera egingo du, Egoarbitzara.
'Goazen 11' telesailaren lehen atala, gaztetxoendako. Sarrera da lau euro.
Gru 4. Mi villano favorito marrazki bizidunen filma (Estatu Batuak, 2024, 95 min) izango dute umeek. Sarrera: 3 euro.
Debagoieneko Antzerki Plataformaren 3. KAROI Antzerki Jaialdiaren barruan antolatutako egitasmoa da. Lankuren eskutik, Alpistegiak haurrentzako Bertso-Antzerkia izango da.
Virginia Imazen klown ikuskizuna antolatu du Iturzuri Emakume Elkarteak, azaroaren 25aren harira.
Iñaki Palacios txistulari gasteiztarraren 'Argizaiola' lana, Musikegunak egitasmoaren barruan. Sarrera: 7 euro.
1978ko Bartzelonako 47 autobus linea du ardatz, Eduard Fernandez protagonista den El 47 filmak (Espainia, 2024, 110 min). Sarrera: 5 euro.
'La habitación de al lado' filma (Espainia, 2024). Zuzendaria: Pedro Almodovar. Iraupena: 106 minutu. Sarrera da bost euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Koldo Eizmendi Nazabal argazkilari bergararrak Kriston burrundaie erakusketa izango du ikusgai. Hainbat talderi kontzertuetan ateratako argazkiekin osatu du bilduma, talde asko debagoiendarrak izanik: Garratz, The Clayton, Never Surrender eta Neallta Fola, besteak beste. Ordutegia: Martitzenetik barikura: 18:00-20:30. Zapatuak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Domeka eta jai egunak: 12:00-14:00.