Arritmien tratamendurako gaur egun erabiltzen diren tratamendu inbaditzaileen inguruan jardungo du Larraitz Gaztañagak, Kardiologian espezializatutako EHUko irakasleak.
Jokin Labaien, Beñat Arrieta, Jon Irureta eta Uxue Lazkanok eskainiko duten hitzaldian, adimen artifizialaren oinarriak eta teknologia honek duen aplikagarritasuna azalduko dira.
Kultura zerbitzuak antolatutako ikastaroetan izena emateko epea gaur bukatzen da. Izen-emate orria bete behar da formularioa beteta edo modu presentzialean: Kultur Etxean .Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00/16:30-20:30
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea, herriko hainbat pentsionistek deituta.
HIK: Haurren Irakurketa Kluba. Dinamizatzailea: Peru Magdalena. LH4-LH5 mailetako haurrentzat. Talde berri honen hasiera da gaurko saioa.
Genozidioa stop! Gazako sarraskia gelditu! leloarekin Gernika-Palestina Herri Ekimenak elkarretaratzeak deitu ditu udaletxeen aurrealdeetan.
F.Miguel Jiménez Yimy-k egindako itsasontziak urri osoan egongo dira ikusgai Eskuz-en atzeko begiralehioetan, Olarte 10 (lehen Tamayo).
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Tresna ofimatikoen gaineko ikastaroa hilaren 18tik 31era bitartean, lan egunetan 18:00etatik 20:00etara. Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako liburutegiarekin eta KZgunearekin elkarlanean antolatua.