Batuko den plastiko mota da: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Belar boletan erabiltzen den plastikoa. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Negutegiak estaltzeko plastikoa. Arratsaldez utzi behar da plastikoa, finkatutako lekuetan, beste nonbait nahi bada aurretik deitu behar da adosteko: 943 76 2 547 telefonora.

Hil Arte Bizi egitasmoak bultzatuta, Antzuolako etorkizuneko hilerria irudikatzeko gogoeta parte-hartzailea egin da azken urtean, eta han jasotakoaren ondorioak azalduko dituzte.
Guggenheim Urdaibai stop. Gure kulturaren eta naturaren defentsan hitzaldia antolatu dute Larramendiko Arnasa plataformak, Pol Poleko Mendia Bizirik taldeak eta Kukubasok.
Aurreko ikasturtean moduan Kezka dantza taldeko kideek gidatuko dituzte ikastaroak. Lau taldetan banatuko dira ikasleak eta entseguak barikuetan izango dira. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena; hilaren 27a da azken eguna.
Elgetako mintzalagun programak zabalik du ikasturte berriko izen-ematea. Bidelariak zein bidelagunak behar dira. Euskaraz jarduteko talde txikiak osatzea da helburua. Argibideetarako: berbetan@elgeta.eus edo Elgetako liburutegira jo (943 78 80 12 / 688 72 96 03 / elgetakoliburutegia@elgeta.eus).
1936ko Gipuzkoako gerra-haurren gaineko bilduma, Intxorta 1937 Kultura Elkartearen eskutik. Urriaren 12ra arte ikusgai.