Txondorraren bueltan, mendi irteera egingo dute gaur goizean; Artasoko zuhaitz motzen ibilbidea egingo dute. Bidean zehar, Alvaro Aragon Ruanok azalpenak emango ditu eta pago-mozte erakustaldia ere egingo dute. Arantzazuko aparkalekutik abiatuko dira.
AEDk 40. urteurrena ospatuko du. 12:00 Ekitaldia Kulturateko areto nagusian. 13:00 Alde zaharrean bisita gidatua Anabel Ugalderen eskutik. 14:30 Baba-jana Uarkapen.
Egitaraua: 12:00 Potx eta Lotx pailazoen Aireportuan ikuskizuna, Zaldibar antzokian. 13:15 Txalapartariak eta bertsolariak: Eskoriatzako Txalaparta taldea. Hankamotx bertso eskolako ikasleak. Bertso-kalejira: Lide Arregi eta Urko Egañarekin. 14:30 Kantu-bazkaria: Sei Pistols&Trabuko bat taldearekin. 20:00 Mugi panderoa taldearekin dantzaldia. 23:00 DJ Karapaixo, Inkernu tabernan.
Euskararen Eguna ospatzeko kantu bazkaria egingo du trikiti taldeak. Barajuen auzoko Koskoltegi elkartean izango da bazkaria eta izena eman behar da abenduaren 29a baino lehen. 658 70 80 87 telefono zenbakira deitu behar da izena emateko.
Superheroien familia animaziozko filma (Norvegia, 2022, 76 min.) izango dute neska-mutikoek. Sarrera: 3 euro.
'Alan txikia' animaziozko filma. Zuzendaria: Amalie Næsby Fick. Iraupena: 85 minutu. Sarrera da lau euro.
Zapatuan, jolas molaz jolasak izango dituzte gaztetxoek, 17:30ean, kultura etxean.
'Emeen kemen' ipuina kontatuko du helduendako Maider Alcelayk.
Benetako gertakarietan oinarrituta dago Sound of freedom filma (AEB, 2023, 131 min.) Tim Ballard AEBetako Segurtasun Nazionaleko agente ohiaren istorioa kontatzen du. Sarrera: 5 euro.
Musika, kantua eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna.Sarrera: 8 euro.
Sukena (Oñati) eta Lemak (Antzuola-Bergara) musika taldeen kontzertuak izango dira, Antzuolako gaztetxean. Sarrera librea da.
'Napoleon' filma (AEB 2023). Zuzendaria: Ridley Scott. Iraupena: 158 minutu. Sarrera da bost euro.
Rrocka eta stonerra gaur Verduri Hall-Gaztelekuan, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Letagin taldeekin. Oñatiarrek Zurrunbiloan izeneko disko berria aurkeztuko dute, gainera.