Osteguna, azaroak 23

10:00

Sasoibide

Ferixalekua, Arrasate | Kirola

Sukaldean-bixi tailerra egingo dute, menu bat prestatuz.

Sasoibide Ferixalekua

Sukaldean-bixi tailerra egingo dute, menu bat prestatuz.

17:00

Santa Zezilia ospakizuna

Herriko kaleak, Bergara | Musika

Santa Zezilia izango dute gogoan Bergara musika eskolako kideek: 17:00 Trikitilariek San Joxepeko egoitzan egingo dute saiotxoa, eta gero, kalejiran joango dira herriko plazaraino. 17:15 Gazte Banda, dantzariak, abesbatzako ikasleak eta eskolako ikasle guztiak musika eskolatik plazara joango dira kalejiran, Mizpirualde egoitzatik pasatuta. Plazan ekitalditxoa eskainiko dute, eta ondoren, San Joxepe elkartekoek txokolatea banatuko diete.

Santa Zezilia ospakizuna Herriko kaleak
Santa Zezilia izango dute gogoan Bergara musika eskolako kideek:
  • 17:00 Trikitilariek San Joxepeko egoitzan egingo dute saiotxoa, eta gero, kalejiran joango dira herriko plazaraino.
  • 17:15 Gazte Banda, dantzariak, abesbatzako ikasleak eta eskolako ikasle guztiak musika eskolatik plazara joango dira kalejiran, Mizpirualde egoitzatik pasatuta.
  • Plazan ekitalditxoa eskainiko dute, eta ondoren, San Joxepe elkartekoek txokolatea banatuko diete.

17:30

Zaintza modu partekatuan planifikatzeko gidaren aurkezpena

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Hitzaldiak

Olaia Arana Gizarte langileak eta Etika batzordeko kideak Nire bizitzaren zaintza modu partekatuan planifikatzeko gida aurkeztuko du. Foru Aldundiak eta Udalak antolatu dute.

Zaintza modu partekatuan planifikatzeko gidaren aurkezpena Arkupe kultura etxea

Olaia Arana Gizarte langileak eta Etika batzordeko kideak Nire bizitzaren zaintza modu partekatuan planifikatzeko gida aurkeztuko du. Foru Aldundiak eta Udalak antolatu dute.

17:30

Sare-ren bilera Gabonetara begira

Murrukixoren egoitza, Aretxabaleta | Batzarra

Abenduaren 30ean eta 31n Gari Atxabaltara! leloarekin kalera irteteko asmoa agertu du Aretxabaletako Sarek. Hori, herritarrekin batera, prestatzeko bilera irekia deitu du.

Sare-ren bilera Gabonetara begira Murrukixoren egoitza

Abenduaren 30ean eta 31n Gari Atxabaltara! leloarekin kalera irteteko asmoa agertu du Aretxabaletako Sarek. Hori, herritarrekin batera, prestatzeko bilera irekia deitu du.

18:00

'Nola kudeatu pornoa familian?' hitzaldia Emaize sexologia zentroaren eskutik

Kultura etxean, Aramaio | Hitzaldiak

Azaroaren 25aren harira antolatutako ekitaldia izango da. Porno belaunaldira hurbiltzen: familien heziketa sexualaren erronka. Emaize zentroko sexologo Miren Arregik emango du hitzaldia.

'Nola kudeatu pornoa familian?' hitzaldia Emaize sexologia zentroaren eskutik Kultura etxean

Azaroaren 25aren harira antolatutako ekitaldia izango da. Porno belaunaldira hurbiltzen: familien heziketa sexualaren erronka. Emaize zentroko sexologo Miren Arregik emango du hitzaldia.

18:00

Literatura solasaldia: 'Kristalezko begi bat'

Kultura etxea, Eskoriatza | Literatura

Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat liburuaren bueltan elkartuko dira kontu-kontari jarduteko.

Literatura solasaldia: 'Kristalezko begi bat' Kultura etxea

Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat liburuaren bueltan elkartuko dira kontu-kontari jarduteko.

18:30

'Bazterretik, Atxabaltan zaintza lanetik bizi direnen ahotsak' dokumentala

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Ikus-entzunezkoak

Bazterretik, Atxabaltan zaintza lanetik bizi direnen ahotsak ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute. Erdu talde feministak zuzendu du eta Julene Rosado aretxabaletarrak egin ditu edizio lanak. Filmaren ondoren mokadutxoa izango da.

'Bazterretik, Atxabaltan zaintza lanetik bizi direnen ahotsak' dokumentala Arkupe kultura etxea

Bazterretik, Atxabaltan zaintza lanetik bizi direnen ahotsak ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute. Erdu talde feministak zuzendu du eta Julene Rosado aretxabaletarrak egin ditu edizio lanak.

Filmaren ondoren mokadutxoa izango da.

18:30

'Cuelgamuros y la historia inexplicable' dokumentala

Kulturate, Arrasate | Ikus-entzunezkoak

Ikus-entzunezkoak Cuelgamuroseko Haranean –2022ra arte Erorien Harana izan zena– gertatuak kontatzen ditu. Dokumentalaren zati bat Kanpanzarko harrobian grabatu zen eta 30 bat debagoiendarrek hartu zuten parte. Dokumentalaren zuzendari Pepe Galan, Julieta Serrano produktorea eta Arabako Ateneo Errepublikarreko presidente Jose Mari Palacio izango dira Kulturaten.

'Cuelgamuros y la historia inexplicable' dokumentala Kulturate

Ikus-entzunezkoak Cuelgamuroseko Haranean –2022ra arte Erorien Harana izan zena– gertatuak kontatzen ditu. Dokumentalaren zati bat Kanpanzarko harrobian grabatu zen eta 30 bat debagoiendarrek hartu zuten parte. Dokumentalaren zuzendari Pepe Galan, Julieta Serrano produktorea eta Arabako Ateneo Errepublikarreko presidente Jose Mari Palacio izango dira Kulturaten.

18:30

Bihotz biriken suspertzea, ikastaroa

Elgetako udaletxea, Elgeta | Ikastaroak

Bihotz biriken suspertzea zein desfibriladorea erabiltzen ikasteko tailerra. Azaroaren 22an, 18:30ean, Elgetako udaletxean. Ez da aurre-ezagutzarik behar. Izen-ematea udaletxean: 943 76 80 22 edo udala@elgeta.eus. Antolatzailea: Elgetako Udala.

Bihotz biriken suspertzea, ikastaroa Elgetako udaletxea

Bihotz biriken suspertzea zein desfibriladorea erabiltzen ikasteko tailerra. Azaroaren 22an, 18:30ean, Elgetako udaletxean. Ez da aurre-ezagutzarik behar. Izen-ematea udaletxean: 943 76 80 22 edo udala@elgeta.eus. Antolatzailea: Elgetako Udala.

19:00

Jabier Kaltzakortaren hitzaldia Georges Lacomberen artxiboaren gainean

Olaso dorrea, Bergara | Hitzaldiak

Jabier Kaltzakorta ikerlari eta euskaltzain osoak Georges Lacomberen artxiboaren eta bibliotekaren nondik norakoak agertuko ditu.

Jabier Kaltzakortaren hitzaldia Georges Lacomberen artxiboaren gainean Olaso dorrea

Jabier Kaltzakorta ikerlari eta euskaltzain osoak Georges Lacomberen artxiboaren eta bibliotekaren nondik norakoak agertuko ditu.

19:00

Movembergara: bertso-saioa

Pol-Pol taberna, Bergara | Bertsolaritza

Movembergara elkarteak antolatuta bertso-saioa izango da.

Movembergara: bertso-saioa Pol-Pol taberna

Movembergara elkarteak antolatuta bertso-saioa izango da.

20:00

Traste zaharrak ateratzeko eguna

Oñati, Oñati | Deia

Traste zaharrak batuko dituzte gaur. Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira (20:00etatik 22:00etara) baina aurretik deitu egin behar da: 943 71 19 38.  BAI: Altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak...) eta linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebista, ordenagailua...). EZ: pneumatikoa, palet-ak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroak, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...).

Traste zaharrak ateratzeko eguna Oñati

'Monstruo' filma, zineklubean (Jatorrizko hizkuntzan)

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

'Monstruo' filma (Japonia, 2023). Zuzendaria: Hirokazu Koreeda. Iraupena: 126 minutu. Sarrera da bost euro.

'Monstruo' filma, zineklubean (Jatorrizko hizkuntzan) Zinema aretoa

'Monstruo' filma (Japonia, 2023). Zuzendaria: Hirokazu Koreeda. Iraupena: 126 minutu. Sarrera da bost euro.

22:00

Kooltur Ostegunak: Ibil Bedi

Gaztetxea, Arrasate | Musika

2018an sortutako talde nafarrak pop doinuak ekarriko ditu. Hirugarren, eta oraingoz, azken diskoa aurten kaleratu dute: Goldea.

Kooltur Ostegunak: Ibil Bedi Gaztetxea

2018an sortutako talde nafarrak pop doinuak ekarriko ditu. Hirugarren, eta oraingoz, azken diskoa aurten kaleratu dute: Goldea.

18:00
18:00

'Angeles de la Guarda' argazki erakusketaren irekiera

Arrasateko Emakume Txokoan, Arrasate | Erakusketak

Azaroaren 14an, martitzenean, Angeles de la guarda argazki erakusketaren irekiera izango dugu, Bidez Bide elkarteko kideen eskutik. Emakume migratuek eta euren familiak, jatorrizko herrialdeetan,  bizi duten egoeraz gehiago jakiteko aukera izango dugu irekiera solasaldian, Emakume Txokoan, 18:00etan. Erakusketa Emakume Txokoan egongo da azaroaren 14tik 29ra bitartean.

'Angeles de la Guarda' argazki erakusketaren irekiera Arrasateko Emakume Txokoan

Azaroaren 14an, martitzenean, Angeles de la guarda argazki erakusketaren irekiera izango dugu, Bidez Bide elkarteko kideen eskutik.

Emakume migratuek eta euren familiak, jatorrizko herrialdeetan,  bizi duten egoeraz gehiago jakiteko aukera izango dugu irekiera solasaldian, Emakume Txokoan, 18:00etan.

Erakusketa Emakume Txokoan egongo da azaroaren 14tik 29ra bitartean.

16:00
16:00

Oinarrizko Informatika ikastaroa

Miguel Altuna Institutoko areto nagusia, Bergara | Ikastaroak

Next Generation EU funtsetako laguntzen bidez, Bergarako LHL Elkarteak 20 orduko "oinarrizko informatika" ikastaroa eskainiko du azaroaren 20tik 30era, astelehenetik ostegunera, 16:00etatik 18:30era. Informazio guztia: 688 815 070 edo 943 899 272 zenbakietara deituz edo ikastaroak@maltuna.eus helbidera idatziz.

Oinarrizko Informatika ikastaroa Miguel Altuna Institutoko areto nagusia

Next Generation EU funtsetako laguntzen bidez, Bergarako LHL Elkarteak 20 orduko "oinarrizko informatika" ikastaroa eskainiko du azaroaren 20tik 30era, astelehenetik ostegunera, 16:00etatik 18:30era.

Informazio guztia: 688 815 070 edo 943 899 272 zenbakietara deituz edo ikastaroak@maltuna.eus helbidera idatziz.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»