Haur Liburuaren Eguna dela-eta –apirilaren 2an– Ipuinen ordu berezia egingo dute udal liburutegian. Umeen adinaren arabera, bi saioa izango dira; 17:30-18:30 eta 18:30-19:20.
Sormen egonaldien barruan amaitu gabeko Urdina antzezlanaren erakustaldia egingo du Nerea Atxa sortzaileak. Argibideak eta izenematea: dantzerkiplat@gmail.com.
Urteko ohiko batzarra egingo du Pake Leku elkarteak gaur. Landuko dituzten gaien artean: 2022ko balantzea eta diru kontuak, 2023rako helburuak eta aurrekontua eta zuzendaritza batzordeko kideak berritzea.
Munduko hizkuntzen basoa proiektuaren aurkezpena egingo du Jon Sarasuak. Gatzagako kultura etxean, 18:30ean.
'Todo a la vez en todas partes' filma (AEB, 2022). Zuzendaritza: Dan Kwan, Daniel Scheinert, Daniels. Iraupena: 139 minutu. Sarrera da bost euro.
Erramu zapatu bezperako saioa. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Alaia Martin, Aitor Sarriegi eta Nerea Elustondo oholtzan.
Denso Productions, Truman eta Olatz Ugarte, Sinkeen, Urbe eta Chuleria Joder taldeak. Sarrerak, bost euro.
Gizonetan zortzi bikotek eman dute izena eta emakumeetan, bederatzik–. Barikuan 17:00etan jokatuko dira lehen partidak.Finalak, berriz, domekan 09:00etan. Txapelketan izena eman duten bikoteak Partidak
'Euskal komikia 1975 urtetik' izeneko erakusketa egongo da ikusgai Oñatiko kultura etxeko erakusketa gelan. Martxoaren 20tik 31ra. Gaur da inaugurazioa eta erakusketaren bisita gidatua Kike Infameeta Mikel Begoñaren eskutik egin ahal izango da. Gaurtik, itxi arte, egunero egongo da ikusgai 18:00etatik 20:00etara.