Aluekin zerikusia duten hainbat eremutan minak pilatzen dira. Minak elikatzen dituzten faktoreak identifikatuko dituzte tailer honetan, emakumeen bide zidorrak eraikiko dituzte euren errealitateetatik abiatu eta dituzten baliabideak erabiliz. Euskaraz. Irakaslea: Ara!Gorputz. Jone F. Zabaleta eta Enara I. Dominguez. Martxoaren 17an eta 18an. Iraupena: 6 ordu. Matrikula: 5 euro.
Ernai gazte antolakundearen 10. urteurrena ospatuko dute gaur plazako pilotalekuan. 'Debagoienetik ari gara' izenarekin, hitzaldiak, bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte. Goizean hitzaldiak egongo dira, Intersekzionalitatetik Euskal Herria Feminista Eraikitzen izenburupean, eta, ondoren, ekitaldi politikoa egingo dute. Bazkaria ere egongo da eta arratsaldean kontzertuak antolatu dituzte. Joko duten taldeak dira: Skabidean, EH Sukarra, Tribade, Golpe de Estado, Liher eta Lehen Lerroa. Kontzerturako sarrerak, langabeendako 15 eurotan egongo dira eskuragarri eta langileendako, 20 eurotan. Bazkarirako sarrerak, bost eurotan.
Oñatiko duatloia txikiendako, nagusiendako eta egokitua, Aloña Mendi kirol elkarteak antolatuta. Ordutegiak: 11:00: Duatloi txikia 13:30 - 15:30: Dortsalen banaketa 14:30 - 15:45: Boxetara sarrera 15:50: Irteera egokitua (parte hartzearen arabera zehaztuko da) 16:00: Emakumeen irteera 16:10: Gizonezkoen irteera 19:30: Sari banaketa
3 eta 12 urte artekoendako. Ordutegia: 11:30-13:30.
12:00etan egingo dute Txotx! inaugurazioa, Iturrietatik eramandako sagardoarekin. Bazkaria 14:30ean izango da, Herriko Tabernan.
Oskar Matute, EH Bilduko Kongresuko diputatua, Gorka Artola alkatearekin batera egongo zapatuan 13:00ean Irala kalean. Aktualitateari buruzko gaiak jorratuko dituzte, eta bien arteko solasaldia izango da.
Haurrentzako filma. Animaziozko pelikula da. Iraupena 88 minutukoa. Sarreraren prezioa hiru euro.
'King, mi pequeño rey' filma (Frantzia, 2022). Zuzendaria: David Moreau. Iraupena: 105 minutu. Sarrera da lau euro.
Generoa: Komedia Zuzendaria: David Moreau Iraupena: 99 min
Generoa: Drama Zuzendaria: Sarah Polley Iraupena: 104 min
Spielbergen haurtzaroari eta gaztaroari buruzko film erdi autobiografikoa. 150 minutuko iraupena. Sarrera bost euro.
Harkaitz Canoren testuan oinarrituta, pandemia eta Zaldibarko zabortegiko drama ditu ardatz. Ander Lipus, Maite Larburu eta Manex Fusch dira protagonistetako batzuk.
'Los Fabelman' filma (AEB, 2022). Zuzendaria: Steven Spielberg. Iraupena: 151 minutu. Zazpi izendapen Oscar sarietarako. Sarrera da bost euro.
Sarrerak, bost euro.
Uratz-Alde elkarteak antolatuta San Jose bola-jaurtiketa egingo dute. Edonori irekia izango da eta bolatokia ordubete lehenago zabalduko dute (izen-ematea: 5 euro). Sariak: 1- 100 euro eta botila bana cava eta ardo. 2- 50 euro eta botila bana cava eta ardo. 3- 25 euro eta botila bana cava eta ardo.
Debagoieneko Antzerki Plataformak (DAP) Elgetako Udalaren babesarekin antolatutako bigarren antzerki egonaldia Nerea Atxa artista arrasatearrak egingo du. Urdina lana landuko du: Maskulinitatearen eraikuntzan, hitzek, hitzen tonuek eta soinuek, keinuek eta jestuek, gorputz mugimenduek... haurrei txikitan ematen zaizkien objetuek, erropek, koloreek, etb, zein eragin duten maskulinitatearen eraikuntzan? Bi zatitan egingo du egonaldia: martxoaren 6tik 9ra eta 17tik 19ra.