Ernai gazte antolakundearen 10. urteurrena ospatuko dute gaur plazako pilotalekuan. 'Debagoienetik ari gara' izenarekin, hitzaldiak, bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte. Goizean hitzaldiak egongo dira, Intersekzionalitatetik Euskal Herria Feminista Eraikitzen izenburupean, eta, ondoren, ekitaldi politikoa egingo dute. Bazkaria ere egongo da eta arratsaldean kontzertuak antolatu dituzte. Joko duten taldeak dira: Skabidean, EH Sukarra, Tribade, Golpe de Estado, Liher eta Lehen Lerroa. Kontzerturako sarrerak, langabeendako 15 eurotan egongo dira eskuragarri eta langileendako, 20 eurotan. Bazkarirako sarrerak, bost eurotan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.