Zikloturistak Dorletako Ama txirrindularien zaindariari lore-eskaintza egitera joango dira. Egunean bertan, Dorletako Taldeko antolatzaileek salda jarriko dute bertara hurbiltzen direnentzat.
Zuhaitz landaketa, Natur Eskolak antolatutako Ingurumen Jardunaldien barruan.
Emakume artisauen azoka Andraitzek antolatuta. Martxoak 8 egunari lotutako ekitaldien barruan.
Imanol Ubedak (Deabruak Teilatuetan, Bide Ertzean, Peiremans+) gidatzen duen proiektua da Don Inorrez. Sarrerak: soldatadunak 5 euro / soldatagabeak 3 euro.
Iraupena: 90 min Sarrera: Borondatea (gomedagarria 2€)
Marrazki bizidunen film luzea neska-mutikoendako, euskaraz. Sarrera: 3 euro.
"Momiak" filma, Zuzendaria: Juan Jesus Garcia Galocha. Zinema Euskaraz ekimenaren barruan. Sarrera da lau euro.
Haurrentzako filma Generoa: Animatua Zuzendaria: Huang Jianming Iraupena: 99 min
0-8 urte arteko haurrendako eta euren familiendako askotariko jolasak.
Iraupena: 100 min Sarrera: borondatea (3€ gomendatzen da)
Aretxabaleta Abesbatzak erlijio-musika kontzertua eskainiko du, Jose Luis Franzesena organo-joleak lagun eginda. Kantu gregorianoak eskainiko dituzte, besteak beste.
Martxoaren 8aren harira antolatutako egitarauaren barruan, zine-kafea egingo dute kultura etxean. La vida era eso filma izango da. 18:30ean kafea eta zozketa izango dute, eta ondoren filma.
Paul Urkijok zuzendutako Irati filma –euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin–. Kepa Errasti aktore aretxabaletarrak aurkeztuko du.
'Irati' filma (Euskal Herria: 2022). Zuzendaria: Paul Urkijo Alijo. Iraupena: 111 minutu. 2022an Sitges jaialdian publikoaren saria irabazi zuen; bost Goya izendapen jaso ditu. Euskaraz da filma, gaztelerako azpitituluekin. Gaur bi emanaldi: 19.30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
Debagoieneko Antzerki Plataformak (DAP) Elgetako Udalaren babesarekin antolatutako bigarren antzerki egonaldia Nerea Atxa artista arrasatearrak egingo du. Urdina lana landuko du: Maskulinitatearen eraikuntzan, hitzek, hitzen tonuek eta soinuek, keinuek eta jestuek, gorputz mugimenduek... haurrei txikitan ematen zaizkien objetuek, erropek, koloreek, etb, zein eragin duten maskulinitatearen eraikuntzan? Bi zatitan egingo du egonaldia: martxoaren 6tik 9ra eta 17tik 19ra.
Patxi Martin antzuolarrak 'Euskal Herriko bazterrak' argazki erakusketa egingo du. Azken hamar urteotan ateratako irudiak bildu ditu.
Gorotzak botatzeak naturan eta gizartean duen eginkizuna ezagutarazi gura dute erakusketa honekin. Baita gorotzek kultura ezberdinetan duten eginkizuna eta komun-ontziaren eta komuneko paperaren bilakaera. Natur Eskolak antolatuta, Ingurumen jardunaldien barruan.
Ikastaroa martxoaren 1etik 10era izango da eta hamasei ordu izango dira. Bihar, hilak 27, da izena emateko azken eguna.
Martxoaren 3an irtengo dira Aramaiotik, 18:30ean, eta itzulera domekan izango da, 16:30ean. Jacan egingo dute lo. Bazkideek 160 euro eta bazkide ez direnek 170 euro. Izena eman behar da otsailaren 9a baino lehen.
Arrasateko Tailaginen Elkartearen 40. urteurrenaren harira egindako bilduma. Ikusgai egongo da martxoaren 17ra arte.
Generoa: Drama Zuzendaria: Martin McDonagh Iraupena 113 min