Saharari buruzko hitzaldia antolatu dute gaurko Esperientzia Gelak eta Goienagusik elkarlanean. Garazi Hach Enbarek etorriko da eta hauxe da hitzaldiaren izenburua: 'Mendebaldeko Sahara: gatazkak jarraitzen du. Zergatik?'
Goienagusik antolatuta izango da neurologo entzutetsua eskualdean. Lau saio egingo ditu parte hartzaileekin, eta berrikuspeneko bosgarren saio bat bi hilabetera. Hogei pertsonarendako lekua dago eta izen-ematea urtarrilaren 28ra arte da.
Lan-saio irekiak egingo ditu Oñatiko EH Bilduk datozen urtetarako herri proiektuan eta herri programan jasoko diren ildoak zehazteko. Gaurko arloa: gazteria.
Auzo jaietako batzordeekin bilera egingo du gaur Udalak kultura etxeko bilera gelan. Hauxe da gai zerrenda: 1.- 2023ko egutegia zehaztea 2.-Dirulaguntza lerroa, eskaerak, zuriketak eta hauek aurkezteko epeak 3- Baliabide materialak: montaia eta argi hartuneak. 4.- Erraldoi eta txorimaloak. 5.- Galde - erreguak.
| Urria | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |