Min kronikoari buruzko informazio tailerra egingo du otsailean Arturo Goikoetxea neurologoak Bergaran

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko urt. 26a, 08:25
Arturo Goikoetxea neurologoa.

Goienagusik antolatuta izango da neurologo entzutetsua eskualdean. Lau saio egingo ditu parte hartzaileekin, eta berrikuspeneko bosgarren saio bat bi hilabetera. Hogei pertsonarendako lekua dago eta izen-ematea urtarrilaren 28ra arte da.

Min kronikoa, fibromialgia edo migraina duten pertsonek aukera garrantzitsua dute. Arturo Goikoetxeak neurozientziako hezkuntza terapeutikoan da aditua, eta urteak daramatza metodologia berriak aztertzen.

 

Giharretako eta hezurretako min kronikoak biztanleriaren %20ri eragiten dio, eta mortifikazioaren eta baliaezintasunaren arrazoi garrantzitsua da. Kasu askotan, ez dago jatorriari buruzko azalpenik, eta, are garrantzitsuagoa dena, ohiko terapiek ez dute lasaitasun nahikorik ematen. Egoera bera gertatzen da buruko minaren kasuan –migraina-zefalea tentsionala– eta fibromialgiaren kasuan: argitu gabeko jatorria eta tratamendu asegarria.

Duela urte batzuetatik hona, emaitza bikainak ematen ari den ikuspegi berri bat proposatzen da, pazientearen hezkuntzan oinarrituta; neurozientziako hezkuntza terapeutikoa. Pazienteari minaren eta aurre egiteko aldaketa erradikalaren egungo oinarrizko kontzeptuak azaltzeko ikastaroak ematen dira.

"Arturo Goikoetxeak eredu berri horretan lan egiten eman du bere ibilbide profesionalaren zati handi bat, eta hainbat paziente-talderekin egindako ikerketa-lanetan parte hartu du Gasteizko (migraina), Bizkaiko (fibromialgia), Bartzelonako (fibromialgia) eta Valladolideko (min kronikoa) lehen mailako arretako zentroetan. Horietan guztietan, minaren eta ezintasunaren hobekuntza nabarmena izan da kasuen ehuneko handi batean, eta farmakoen kontsumoa nabarmen murriztu da", azaldu dute Goienagusitik.

 

Izena ematea ezinbestekoa da

 

Goienagusik antolatuta otsailean lau saio egingo ditu Goikoetxeak Bergarako Irizar Jauregiak. Egunak dira otsailak 1, 8, 15 eta 22. Ordutegia izango da 17:30etik 19:00etara.  Bi hilabetera berrikuspen saio bat egingo du. Landuko ditu min kroniko muskulueskeletikoa; fibromialgia; eta migraña. Prezioa da 20 euro otsailaren 1eko bilkurara joateagatik.


Interesdun orok formulario hau bete behar du. Izen-ematea formalizatzeko Goienagusitik harremanetan jarriko dira formularioa betetzen dutenekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak