Oñati ezagutzen ekimeneko beste irteera bat gaur, Pake Lekuk antolatuta. Gaur, klaratarren Santa Anako komentua bisitatuko dute, Garagaltza auzoan. Idoia Moiua lekaimeak emango ditu azalpenak.
Xalbadorpe elkarteak antolatuta kultura aste egingo dute herrian hilaren 13tik 16ra bitartean. Hirugarren ekintza bingo saioa izango da. Ozkarbi elkartean, 17.00etan. Hurrengo egunetan Abenduak 16, 17:30ean, txistorra-jama eta bederatzi saskiren zozketa Ozkarbi elkartean.
Gazteei entzuten jarraitzeko eta estres egoerak hobeto eramaten lagunduko dieten tresnak emateko proposamena azalduko dituzte POZ egitasmotik. Gazteak eta familiak, guztiak daude gonbidatuta.
Ostegun kontalariak ekimenaren barruan, Ines Bengoa etorriko da gaur liburutegira sei eta berderatzi urte arteko umeei "Ipuin euria" ipuina kontatzera. Gonbidapenak aurrez hartu behar dira haurren liburutegian.
Ndank Ndank elkartearen eskutik, djenbearekin girotuta, 5 urtetik gorakoendako.
Abenduaren 15ean, 18:30ean hasita, Aretxabaletako Kuku Miku elkartean hitzaldia egongo da. Izan ere, gabonak ospakizun bereziak dira, eta baliteke aulki hutsen bat edo batzuk egotea etxean. Horri buruz hitz egitera hurbilduko dira Iñaki Peña paliatiboetan medikua eta Eider Otxoa dolu terapeuta. Horrez gain, Oihana Aramendi eta Ibon Gonzalezek haien testigantza eskainiko dute.Hitzaldia doakoa izangoa da aforoa bete arte.Denok zaudete gonbidatuta.
Gasaren kontratua Azken Baliabideko Tarifetara Aldatzeko laguntza behar dutenei zuzenduta dago eta ez merkatu libreko preziorik onenak zein konpainiak duen identifikatzeko. Fakturak interpretatzeko (zure faktura ekar dezakezu), merkatu energetikoko prezioak ulertzeko eta kontratua aldatzeko nola egin jakiteko. Hizlaria: Nestor Arana Arexolaleiba
Gure ahotsak, gure indarra, nik sinisten dizut leloarekin.
Gabonetako argiak piztuko dituzte.
Una noche en el teatro de la comedia obra interpretatuko dute. Sarrerak, Kutxabanken, 20 eurotan.
Jose Angel Iturbe margolariaren erakusketa. Kultura etxeko erakusketa gelan #gabonak2022