Elgetarren izen-ematea sustatzea izango dute hurrengo asteetako egiteko nagusia.Plaza inguruan kokatuko dute mahaia. Horrekin batera, salgai izango dira Euskaraldia girotzeko ateratako banderatxoak.
Kalabaza hustuketa tailerra egingo da ludotekan. Iraupena : 2 ordu eta erdi Izena emateko azkenengo eguna: Urriak 27 Izena emateko: 688 60 13 74
Izara zaharrarekin egindako mozorroak jantzita, Bedelkarreko komertzioetan.
Aurreko edizioetako orientazio ikastaroari jarraipena eman, eta sakontze ikastaro labur bat proposatzen da. Mendian segurtasunez ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak gogoratuko ditugu lehenengo saioan, eta praktikara eraman, bigarren eta hirugarrenean, mendian autonomia osoz eta geure buruarekiko konfiantzaz gozatu ahal izateko. Oñatiko Emakumeen Jabetze Eskolaren barruan. Irakaslea: Patri Espinar. Euskaraz. Iraupena: 16 ordu. Matrikula: 10 euro. Datak eta ordutegia: Urriak 28, 17:00-20:30; azaroak 5, 9:30-18:00 eta azaroak 6, 9:30-13:30
Gizonezko gero eta gehiagok feminismoaren aldarriekin bat egin eta parekidetasunerantz pausuak emateko beharra ikusten dute. Baina guzti honetan, gizonok ze paper jokatu behar dugu? Zer egin dezakegu parekidetasunerantz pausuak emateko? Desorekatua den jendarte honetan gizonezkook ze posiziotan gaude? Guzti honetan maskulinitate eredu batzuek ze paper jokatzen dute? Hasiera bateko lau saiotako prozesu honetan guzti honi helduko diote Oñatiko Emakumeen Jabetze Eskolak antolatuta. Euskaraz. Irakaslea: Joseba Gabilondo (Hiruki larroxa).Datak: urriak 28, azaroak 11 eta 18 eta abenduak 2 (ostiralak). Ordutegia: 17:00-20:30. Lekua: kultur etxeko atikoa. Iraupena: 14 ordu. Matrikula: 10 euro.
Escape room-a izango da udaletxe zaharrean: 17:15. 9 eta 14 urte bitartekoak. 18:15. 15 urtetik gorakoak. 19:15. 15 urtetik gorakoak. Umeendako tailerrak ere egingo dituzte Gaba Baltza girotzeko.
17:30ean, neska-mutikoendako erronkak. Umeak lau taldetan banatuta (HH3-HH4, HH5 – LH1, LH 2-3 eta LH 4-5). Erronkak proposatzen LH6ko neska-mutikoak eta guraso elkarteko ordezkariak. 18:30ean, taldeak elkartu eta sari banaketa musikarekin eta dantzarekin. 20:30ean, beldurrezko lau ipuin hilerrian 10 urtetik gorakoendako.
Turbacoko (Kolonbia) alkate denak egingo du berba. Ostean, kantaldia egingo du.
Ilargitxoarekin batera kalejira eta ostean biltzarra.
17:00etan mozorro tailerra egingo dute; 18:00etan kaleak apainduko dituzte; 18:30ean umeendako ipuin kontaketa eta antzerkia izango dute; eta, 19:30ean kalejira plazara.
Portaloi Elkartearen eskutik, dantza zale guztiendako.
Atzegiko kanpainari hasiera emateko batukada doinuekin beteko dituzte kaleak Aratz elkarteko kideek.
Alex Gurrutxagarekin eta Joana Otxoa de Alaizaren eskutik, helduendako.
Herritar talde baten ekimenez eta Elgetako Udalaren babesarekin euskal dantzak ikasteko saioak egingo dira hilean behin, Elgetako kiroldegian. Saio irekiak izango dira.
1968-1976 aldian Zamorako apaizen kartzelan preso egon ziren lau apaiz presondegira itzultzen dira. Apaiz horietako batzuek hamar urtetik gorako zigorrak jaso zituzten frankismoaren errepresioa salatzen zuten sermoiengatik. Konkordatu-kartzela hori Francok berak sortu zuen, Vatikanoarekin sinatutako Konkordatua baliatuta. Abadeentzako kartzela bakarra izan zen munduan. Zuzendariak: Ritxi Lizartza, David Pallarés, Oier Aranzabal Hizkuntza: Jatorrizko hizkuntza, gaztelerazko azpitituluekin Iraupena: 85 minutu Sarrera: Doan edukiera bete arte Proiekzioaren ostean, solasaldia izango da Xabier Amurizarekin eta Ritxi Lizartza, zuzendariarekin.
Danbakaren bigarren emanaldian honako taldeak izango dira oholtzan: Eyharts (Bergara) 112 (Arrasate) Inguma (Oñati) Letagin (Oñati)
'El vasco' filma (2022). Zuzendaria: Jabi Elortegi. Iraupena: 100 minutu. Sarrera da bost euro.
Oñatiko Filatelia Elkarteak egindako erakusketa filatelikoa. Landu diren gaiak: trenak, loreak, Maila-art eta emakumeak. Urriaren 24tik azaroaren 6ra (Itxita: Urriaren 31n eta azaroaren 1ean). Egunero ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan.