2022/10/28 17:00 - 20:30

Jardunaldia

Gizonak feminismorantz

Gizonak feminismorantz
Kultura etxea, Oñati

Gizonezko gero eta gehiagok feminismoaren aldarriekin bat egin eta parekidetasunerantz pausuak emateko beharra ikusten dute. Baina guzti honetan, gizonok ze paper jokatu behar dugu? Zer egin dezakegu parekidetasunerantz pausuak emateko? Desorekatua den jendarte honetan gizonezkook ze posiziotan gaude? Guzti honetan maskulinitate eredu batzuek ze paper jokatzen dute? Hasiera bateko lau saiotako prozesu honetan guzti honi helduko diote Oñatiko Emakumeen Jabetze Eskolak antolatuta. Euskaraz. Irakaslea: Joseba Gabilondo (Hiruki larroxa).Datak: urriak 28, azaroak 11 eta 18 eta abenduak 2 (ostiralak). Ordutegia: 17:00-20:30. Lekua: kultur etxeko atikoa. Iraupena: 14 ordu. Matrikula: 10 euro.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.