2022/10/28 19:00 - 20:30

Ikus-entzunezkoak

'Apaiz kartzela' dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia

'Apaiz kartzela' dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia
Zaldibar antzokian, Eskoriatza

1968-1976 aldian Zamorako apaizen kartzelan preso egon ziren lau apaiz presondegira itzultzen dira. Apaiz horietako batzuek hamar urtetik gorako zigorrak jaso zituzten frankismoaren errepresioa salatzen zuten sermoiengatik. Konkordatu-kartzela hori Francok berak sortu zuen, Vatikanoarekin sinatutako Konkordatua baliatuta. Abadeentzako kartzela bakarra izan zen munduan.

  • Zuzendariak: Ritxi Lizartza, David Pallarés, Oier Aranzabal
  • Hizkuntza: Jatorrizko hizkuntza, gaztelerazko azpitituluekin
  • Iraupena: 85 minutu
  • Sarrera: Doan edukiera bete arte

Proiekzioaren ostean, solasaldia izango da Xabier Amurizarekin eta Ritxi Lizartza, zuzendariarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak