Euskaraldian izena emateko mahaia jarriko du gaur Euskaraldia batzordeak

Hasier Larrea 2022ko urr. 28a, 09:30

Elgetarren izen-ematea sustatzea izango dute hurrengo asteetako egiteko nagusia.Plaza inguruan kokatuko dute mahaia. Horrekin batera, salgai izango dira Euskaraldia girotzeko ateratako banderatxoak.

Eguaztenean elkartu zen Elgetako Euskaraldia Batzordea, eta elgetarren izen-ematea sustatzea izango dute hurrengo asteetako egiteko nagusia. Gaur egun, hamahiru arigune, 72 ahobizi eta hamabost belarriprest daude izena emanda herrian. 2018an, 220 ahobizi eta 42 belarriprest izan ziren; eta 2020an, 173 ahobizi, 27 belarriprest eta hogei arigune.

Izen-ematea sustatzeko egunak datoz, eta gaur arratsaldean mahaia jarriko du batzordeak plaza inguruan. Horrekin batera, salgai izango dira Euskaraldia girotzeko ateratako banderatxoak. Bost euroko prezioan egongo dira salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak