Azoka ondoan egongo da gaur garbigune ibiltaria.
Dantzastea ekimenaren baitako egitaraua: 17:30: dantza urbanoak Bergarako Candem Town eskolakoekin, Herriko Plazan. 18:15: munduko dantzak, Auzoko taldearekin, Durana kalean.
Moio liburua izango dute hizpide, Kartzelako Irakurketa taldekoek. Egilea bertan egongo da.
Carolina Rueda kolonbiarrak egingo du saioa, gazteleraz.
Garun-paralisia duten herritarrei arreta ematen dion Aspace erakundearen 50. urteurrenaren baitan, erakundearen jarduna azaltzea eta gizarteari eskerrak ematea helburu duen erakusketa ibiltaria.