Bixente Etxeandia Gabonetako futbol txapelketari ekingo diote. 2013an jaiotakoek jokatuko dituzte partiduak goizean: 09:00tatik 14:00tara. Eta 2012an jaiotakoek arratsaldean: 15:00tatik 19:00tara.
Abenduaren 26an, domekan, San Esteban eguneko krosa egingo da. Izen ematea liburutegian eta udaletxean egin daiteke. Hala ere, udalak jakinarazi du lasterketa behar bezala gauzatzeko, ibilbideko bidegurutzeetan boluntarioen beharra dagoela eta horretarako ere izena eman daitekeela.
Arrikrutzen duela 55 urte aurkitu zuten lehoiaren hezurduraren harira antolatutako tailerra. Bi saio egongo dira: 12:00etan Arrikrutz Kobetan eta 16:30ean Turismo Bulegoan.
12:00etan, Arrikrutzen eta 16:30ean, Turismo Bulegoan. Debalde, baina, erreserba egin behar da: 943-79 64 63.
Murrizketak salatzeko elkarretaratzea izango da. Udalak herritarrak animatu ditu deialdian parte hartzera: Osasun publikoa babestu eta indartu.
'Trash' filma. Sarrera da lau euro.
Gaztetxoendako. Aurrez eman behar da izena.
Azken diskoko abesti sendoez gain, bere errepertorio esanguratsuaren esentzia ere ekarriko du Eñaut Elorrietak. Sarrera : 5€ (aldez aurretik kiroldegian eta www.bibe.me
Lope Agirreri buruz Olaitturri kultura elkarteak abendurako antolatutako ekitaldietan azkena (hiru hitzaldi eta gaurko antzezlana). Olaitturri elkartearen antzezlana da '1562 - Lope Agirreren estatua' obra. Zuzendaria eta testuaren egilea: Iñaxio Irizar. Bertsoak, musika eta proiekzioak tartekatuko dira antzezlanean.
Zuhaitz Gurrutxaga, Ramon Agirre eta Joseba Apaolaza aktoreak oholtzan. Sarrerak, lau euro.
Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldea eta Juan Valls-en Ramada Inn talde berriaren kontzertua. Sarrera da sei euro.
'El amor en su lugar' filma (Espainia, 2021). Zuzendaria: Rodrigo Cortés. Iraupena: 103 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Abenduaren 18tik 31ra bitartean Ibarraundi museoan egongo da Maite Carrilloten lanen erakusketa. Erakusketaren ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:00 – 20:00 Larunbatak eta igandeak: 13:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:00 Abenduak 24 eta 31: 18:00 – 20:00 Abenduak 25: Itxita
Kubari buruzko informazioa, zortzi paneletan jasota. Ikusgai, hilaren 31ra arte. Ordutegia: 17:00-20:00.
Gabon egunen bueltan, Antzuolako Sarek eta ‘Ez dut moztuko bizarra’ taldeak hainbat ekintzak antolatu dituzte. Abenduaren 24an, egubakoitza, Zurrategin, 12:30ean salda eta txorizoa banatuko dute, eta 19:00etan kontzentrazioa.