Sarek eta ‘Ez dut moztuko bizarra’ taldeak Gabonetarako hainbat ekintza antolatu dituzte

Maider Arregi 2021ko abe. 20a, 14:33

Gabon egunen bueltan, Antzuolako Sarek eta ‘Ez dut moztuko bizarra’ taldeak hainbat ekintzak antolatu dituzte. Abenduaren 24an, egubakoitza, Zurrategin, 12:30ean salda eta txorizoa banatuko dute, eta 19:00etan kontzentrazioa.

Urteko azken elkarretaratzea, 31n egingo dute. Bi ekitaldietarako zerbait berezia prestatzea dute asmo –Tokiko produktuen saskien zozketa hilaren 26an–.

Urtarrilaren 8ko Bilboko manifestaziora joateko deia ere egin du Sarek eta autobusean joateko izena eman daiteke Aitz Garbi tabernan –azken eguna urtarrilaren 5a da–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak