Mankomunitateak Salbador kalean ipiniko du garbigune ibiltaria, eguaztenean, 10:00etatik 21:00etara.
Fabricando mujeres 2.0. ¿Consumimos violencia? dokumentala eskainiko dute gaur azaroaren 25 egunaren baitan antolatuta. Solasaldia egongo da ostean.
Gaztaina jana lehenengo eta dantzaldia ondoren. Pake Leku erretiratuen elkartean antolatutako aste kulturalaren barruan. Prezioa: euro bat.
Elikagaien etiketak irakurtzen eta ezagutzen irakatsiko du Garazi Abasolo nutrizionistak. AtxabaltaMugik antolatutako tailerra da (debalde) eta euskaraz izango da. Aldez aurretik eman behar da izena Ibarra kiroldegira deituta: 943 03 98 42.
5 urtetik gorakoendako. Aurrez eman behar da izena.
Elgetan berbetan mintzalagun egitasmoak bultzatuta euskarazko mintzapraktika egin nahi dutenendako bidelagun bat izango da liburutegian, 18:30etik 19:30era, ordubeteko mintzapraktika egiteko gertu.
Bizi dugun energia krisiari buruzko hitzaldia, Goiener taldeko kideen eskutik. Antolatzailea: Elgeta Udala.
LAB sindikatuko Igor Arroyok egingo du berba.
Indarkeria matxista hizpide izanda, Aialdeko zazpi emakumeren bizipen eta hausnarketak jasotzen dira. Sarrera librea aforoa bete arte.
Gregorio Galvezek, Aurora Beltranek eta Gotzon Hermosillak egingo dute berba, Ez Donk Amaitu egitarauaren baitan.
Getariako txakolina eta bertsoak uztartuko dituzte. Debagoieneko bi upategien txakolinak (Oñatiko Murgialdai eta Arrasateko Kataide) dastatuko dira beste bi txakolinekin batera. Getariako Txakolinaren dastaketa Mikel Irazabal ardoaren dibulgatzailearekin eta Nerea Elustondo eta Unai Agirre bertsolariekin egingo dute. Errefuxiatuei laguntza humanitarioa eskaintzen dien GKE batentzat izango da jasotzen den dirua.
Bihar egingo den manifestaziorako kartelak egiteko tailer irekia egingo dute gaur iluntzean gaztetxean.
Jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin. Sarrerak, hiru euro.
Ez Donk Amaitu egitasmoaren baitan. Gaurtik azaroaren 27ra arte.
Hamalau margolan bildu ditu bakarkako laugarren erakusketan. Ikusgai egongo da hilaren 30era arte.
Bergarako LHL Elkarteak antolatuta eta Miguel Altuna Lanbide Heziketaren eta Bergarako Udalaren laguntzari esker, Komunikazio Ez Sexistari buruzko formazioa eskainiko da Bergaran. Hiru saio izango dira, azaroaren 16, 23 eta 30ean, 17:30etatik 19:30etara, Miguel Altuna Lanbide Heziketan (presentziala), euskaraz eta dohainik. Ondoko puntu hauek landuko dira: Neutraltasuna eta hizkuntzen sexismoa. Komunikazio ez sexistarako baliabideak eta errekurtsoak. Komunikabideko iruditeria genero ikuspegitik. Jendaurrean komunikatzeak sortzen diguna: Gorputz espresioa. Irakasleak: Iraitz Agirre Aranguren eta Oihana Jausoro Agirre, EMUN aholkularitzako berdintasun teknikari eta adituak izango dira.Oraindik plaza libre batzuk gelditzen dira. Informazio gehiago nahi izanez gero edo izena emateko 943 899 272 / 943 899 273 zenbakietara deituta edo ikastaroak@maltuna.eus helbideetara idatzita.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldien baitan. Erakusketaren arduraduna egongo da gaurko inaugurazio ekitaldian.
Lan onenak saritu ostean, erakusketa zabalduko dute. Ikusgai egongo da hilaren 28ra arte.