Pedro Saldaña zinema zuzendariak egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Lanbide Heziketako Automozioko emakume ikasleen Euskadiko bigarren topaketa egingo dute Aretxabaleta Lanbide Eskolan, baina oraingoan, osasun krisiaren eraginez birtualki izango da. Parte hartuko duten hizlariak: Itsaso Erretolatza (Edertek) Ainhoa Irureta (FEV Consulting) Enara Arratibel (Don Bosco LHII) Nerea Madariaga (Aretxabaleta LHII): moderatzailea Izaskun Landaida (Emakundeko zuzendaria): sarrera agurra
Baserri inguruetan sortutako plastiko bilketa eguna. Jasoko diren plastiko motak: siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, belar boletan erabiltzen den plastiko beltza, negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, eta negutegiko plastiko zuria. Sokak ere jasoko dira, bana zaku batean ondo bilduta ateratakoak bakarrik. Argibideak: Arratsaldez utzi beharko dira plastikoak eta Elgetaren kasuan eskatu egin behar da zerbitzua. Horrekin batera lekua zehazteko. Kontaktua: 943 76 25 47.
Odol ateratzea gaur azokako lehen solairuan.
Ipuinak liburuarekin eta libururik gabe kontatzeko aholkuak Pedro Ruiz kontalariaren eskutik. Urtarrilaren 27an, 18:00etan. Leku mugatua. Izena ematea beharrezkoa da. Antolatzailea: Elgetako liburutegia.
4 urtetik gorako umeendako. Aurrez eman behar da izena.
Emakumeen ekarpenak eta ezagutzak bildu eta bistaratu asmoz sortu zen Wikiemakumeok egitasmoa, eta arrakala hori desagertaraztea du xede. Horren inguruan jardungo dute gaur, Udaleko Berdintasun sailak antolatutako hitzaldi honetan. Etorriko dira: Mentxu Ramilo, Marisa Barrena eta Sonia Francisco. Euskaraz eta irekia. Aurretik eman behar da izena hemen.
Zinekluba. Jatorrizko bertsioan, azpitituluekin. Sarrerak, hiru euro.