Virginia Imaz ipuin kontalaria eta Inma Merino sexologoa dira tailerraren gidariak. Hiru orduko iraupena izango du. Emakumeendako eta gazteleraz. ESKU-LTU-RA Kultura eskura programaren barruan. Doan da baina aforoa mugatua izango denez txartelak hartu beharko dira aurrez udal webgunean edo Txokolateixan.
Haatik dantza konpainiaren eskutik Errimak bi oinetan ikuskizuna, Espaloian. 60 minutu. Dantza eta bertsoa gurutzatzen dira ikuskizunean. Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi, Odei Barroso eta bertsolari gehiagoren errimekin egingo dute dantza bost dantzarik. Igelaren bandak jarri die soinua bertsoei, eta Thierry Biscary, Maddalen Arzallus eta beste hainbatek jarri diote ahotsa. Bertsoa entzun, dantza ikusi eta emanaldia biziztu araziz.