2002ean jaiotako gazteek kintto-batzea egingo dute herriko auzoetan zehar, goizez
Mondragon Unibertsitateko Iturripeko faktultateak First Lego Leaguen lehiaketak hartuko du zapatuan, 10:00etan hasita. Arrasatekoarekin batera, beste bi lehiaketa jokatuko dira egun berean, Donostiako eta Bilbokoa. Zapatuko lehiaketatik estatu mailako finalera sailkatuko diren taldeak irtengo dira eta hauek martxoaren 20an Tenerifen lehiatuko dira finalean.
Gipuzkoako Neguko Txapelketa jokatuko dute infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek. Ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00.
Aretxabaletako neska-mutikoek Kantari saioko entseguak egingo dituzte.
Egitaraua: 11:00, Ume jolasak eta tortilla txapelketa (aurrez eginda Jentil-ola elkartera). 14:30, Santa Ageda kantuan auzotarrak. Auzoko argazki zaharren erakusketa egongo da Jentil-ola elkartean jaiek iraun bitartean.
San Blas eguna ospatuko da, otsailaren 8an, Arantzeta auzoan. Meza esango du Juan Cruz Juaristi abadeak, 12:00etan, ermitan eta San Blas opilak bedeinkatzeko aukera izango da bertan. Auzotarrek, berriz, salda eta urdaiazpikoa ipiniko dute, 11:00etatik 13:00etara. Gozokiak ere egongo dira neska mutikoendako.
11:00 Ibilgailu klasikoen topaketa eta pintxo-potea, plazan. 12:00 Triki-poteoa. 13:30 Talde argazkia, plazan. 14:00 Bazkaria antzokian: 18 euro, kontzerturako sarrera barne. salgai Rincon de Lola tabernan zein Bergarako Arranuan. 608 676 442. Azken eguna, otsailak 5. 21:30 Kontzertuak antzokian eta jaia goizera arte: 5 euro. Taldeak: Ostiada Oi!, Barne Guda, Azken Sustraiak eta ondoren Dj MTR.
Hotz Oñati taldeak informazio eta salmenta mahaia jarriko du plazan goizean
3 eta 12 urte arteko umeendako eta gaztetxoendako askotariko ekintzak egingo dituzte Musakolako gazte txokoan.
Kinttaden Eguna ospatuko den bederatzigarren aldia izango da aurtengoa. Urte berean jaiotakoak elkartzeko eguna izaten da, eta herriko elkarteetan eta tabernetan bazkaria izaten dute.
Oñatiko inauteri taldeak antolatuta, otsailaren 22an ospatuko diren Oñatiko inauteriak prestatzeko entsegua. OHARRAK: 2004an edo lehenago jaiotakoek soilik parte hartu dezakete. Dantza egin nahi ez duenak ere badauka aukera pertsonai bezala parte hartzeko.
16:00, Mus txapelketa, 32. San Blas Saria (zortzi erregetara). Sariak:1. Garaikurrak eta izen-emate diruaren %50.2. Izen-emate diruaren %30.3. Izen-emate diruaren %20.4. Sari berezia.Izen-ematea 15:30ean hasiko da eta bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Gauean, auzo-afaria eta jarraian erromeria izango da.
Orixol elkarteak antolatuta, zapatuan 16:30ean da hitzordua, plazan. Aretxabaletako Oztopo trial klubeko kideak etorriko dira eta ikastaroa eta erakustaldia egingo dituzte.
'Spy cat' animaziozko filma gaztetxoendako (Alemania eta Belgika, 2018). Sarrera da lau euro
Juan Mari sukaldari ezaguna zen, eta bere jatetxea beti leporaino beteta izaten zuen. Baina bere errezeta liburua desagertu zenetik, ospea eta bezeroak galdu egin ditu. Eta bankuak jatetxea ixteko mehatxua ere egin dio. Juan Mariren seme-alabek, Hansel eta Gretel, ez dute hori onartuko, eta bankuarekin hitz egitera joateko erabakia hartuko dute. Antzerkia euskaraz izango da eta sarrera bost euro izango dira.
'Dizdaitte' bertsolari gazteen sariketaren lehen saioa. Bertsolari hauek hartuko dute parte: Jokin Bergara, Eli Pagola, Peru Abarrategi, Maider Arregi, Joanes Illarregi eta Aitor Tatiegi.
Zaldi Urdina antzezlana ikusteko aukera izango da gaur, 19:00etan Seminarixoan. Sarrera zortzi euro izango dira. Artedrama, Axut eta Dejabu konpainien azken elkarlana, drogak gurean (izan) duen eragina oso gertutik erakusten duena. Aingeru gaztea desagertu egin da techno jaialdi batean beste gazte bat bihotzeak jota hil ondoren. Zaldi Urdina izeneko droga berri batek eragin dio heriotza gazteari, eta poliziak uste dut Aingeru dela horren trapitxeroa. Amets, Aingeruren arreba gaztexero eta bizimodu osasuntsu zalea, bere kabuz hasi da anaiaren bila atzera-kontaketan. Bilaketan gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen boterea, indar polizialen konplizitatea eta beste.
Ikusiz Gozatu ekimenaren eskutik eta Laia Eskolaren programazioaren barruan, La mujer de la montaña pelikula emango dute zapatuan kultura etxean, 20:00etan. Pelikula ematearekin batera, zineforuma egingo dute Helena Gonzalezekin.
'Jojo Rabbit' filma (AEB, 2019). Zuzendaria: Taika Waititi. Sarrera da bost euro
Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.
Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 31tik otsailaren 16ra bitartean, Kulturateko klaustroan. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etik 20:30era bitartean.
Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa: lurraldetasuna, oinarrizko datak, pertsonaiak, gertaera garrantzitsuak, e.a. Nabarraldek mendeetako euskal historia laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketa Otsailaren 2tik 16ra egongo da ikusgai Bergarako Udaletxeko pleno aretoan.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.
Txotxongiloen munduan aditua den Corrado Masaccik Igelen itxuraldaketa erakusketa aurkeztuko die ikastetxeetako neska-mutikoei. Erakusketa, gainera, hilabete guztiane egongo da Arkupen. Hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00 (domeka eta jai egunetan itxita).
Kzgunean, 9:00etatik 11:00etara, eta otsailaren 17ra bitartean Android sistema eragilearekin lan egiten duen tablet edo smarphone bat erabiltzen ikasteko saioak. Izenematea udaletxean. Doan.
Otsailaren 7tik martxoaren 1era bitartean ikusgai egongo da Bergarako Aroztegi aretoan, Iskander Barrenaren argazki erakusketa. Ordutegia honakoa izango da: asteartetik ostiralera bitartean 18:00etatik 20:30era, larunbatean goizez eta arratsaldez egongo da ikusgai eta igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.