Hiru lehiaketa egun berean
Zapatuan, Euskal Herriko 126 ikasle-taldek parte hartuko dute finalean beraien berrikuntza proiektuekin, programatu duten robotekin eta balio-erakustaldiekin. Debagoienari dagokionez, 13 ikastetxe, 22 talde eta 352 ikasle arituko dira. Gainera, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasquek Deustuko Unibertsitate, Donostia Sustapena eta Mondragon Unibertsitatearekin duen aliantzari esker, First Lego League Euskadiko finalak hiru lehiaketa izango ditu aldi berean, 10:00etan hasita.
Erakundeen bisita eta sari banaketa
Urtero bezala lehiaketaren finala jokatzearekin batera, erakunde ezberdinetako ordezkariek bisita egingo dute. Arrasatekoaren kasuan, adibidez, 10:30ean izango da. Horrekin batera, lehiaketari amaiera emateko sari banaketa egingo da. Kasu horretan, hiru lehiaketetan 15:00etan hasiko da.