'La mujer de la montaña' film feminista, zapatuan

Julen Iriondo 2020ko ots. 6a, 12:43

Ikusiz Gozatu ekimenaren eskutik eta Laia Eskolaren programazioaren barruan, La mujer de la montaña pelikula emango dute zapatuan kultura etxean, 20:00etan. Pelikula ematearekin batera, zineforuma egingo dute Helena Gonzalezekin.

La mujer de la montaña pelikula politikoa da, feminista; ingurumena babestu eta egoera aldatzeko prest dagoen emakumea da protagonista, migrazioaren arazoaren aurrean erantzun koherente bat bilatuko duena. Europar Parlamentuak ematen duen Lux2018 saria jaso zuen lan islandiar honek.

Filma islandieraz da, gaztelerazko azpitituluekin, eta ordu eta erdi pasatxoko iraupena du.

Pelikula aurreko abendurako programatu zuten hasiera batean, baina Helena Gonzalezen etorri ezina zela-eta atzeratu egin zuten emanaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak