Whatsappa baliabide oso erabilgarria dela jabetuz, baina bere arriskuak ere badituela jakinez, familiei zenbait jarraibide ematen saiatuko gara euren seme-alabei Sare Sozial hau erabiltzen irakatsi diezaioten, eta gatazkak antzeman eta arazoak saihestu ditzaten. Hitzaldia bereziki LHko 5.etik gorako familiei zuzenduta dagoen arren, guztiz irekita dago etorri nahi duen beste edozeinentzat, ikastolaz kanpokoentzat ere. Antolaketa egoki bat izateko, idazkaritzako idazkaritza2@mlagundia.org helbidera idatziz zuen etorrera konfirmatzea eskatzen dizuegu.
Maala guraso elkarteak antolatuta Arimen Gaua ospatzeko kalabazak husteko tailerra, eskolako ganbaran.
Idazteko zaletasuna izaki, idazketa lantegian parte hartzeko izena eman dutenen bigarren saioa. Dinamizatzailea: Joxe Mari Iturralde (Lantegian izena eman gura duenak liburutegian egin dezake)
Memoria lekuak ezagutzera emateko egiten dabilen lanaren barruan, 'Arantzazu, herriz harri' dokumentala egin du Nabarraldek eta gaur aurkeztu dute.
Asteartetako zinema emanaldien baitan, El cuento de las comadrejas filma izango da ikusgai Amaia Antzokian.
Urtero bezala SOS AFRIKA kanpainarekin bat egiteko deia luzatu dute. Arropak eta zapatak jasotzeko ekimena da. Materiala jasotzeko epea: urriak 30. Bilketa eskola sarreran egongo da.
Pintore arrasatearrak Aramaion margotutako lanen erakusketa. Ordutegia: astelehenetik barikura, 18:00etatik 20:00etara; zapatu eta domeketan, 12:00etatik 14:00etara.