Arantzazuren memoria leku izaera ezagutzera emateko ikus-entzunezkoa

Txomin Madina Milikua 2019ko ira. 24a, 15:09

Memoria lekuak ezagutzera emateko egiten dabilen lanaren barruan, 'Arantzazu, herriz harri' dokumentala egin du Nabarraldek eta gaur aurkeztu dute.

Euskara batuaren oinarriak  bertan finkatu izanaren eta basilikako lanen amaieraren 50. urteurrenak abiapuntu hartuta Arantzazu, harriz herri izeneko dokumentala egin du Nabarralde Fundazioak memoria guneak ezagutzera emateko egiten dabilen lanaren barruan.

Jesus Iriartek errealizatu eta Miren Mindegiak eta Angel Rekaldek idatzi duten ikus-entzunezkoa da. Arantzazuk hainbat alorretan duen garrantzia islatzen saiatu dira lan honekin.

Dokumentalean, Arantzazuko frantziskotar Pello Zabala eta Juan Inazio Larrearen eta Elena Martin kontserbatzailearen hitzak jaso dituzte, Arantzazu eta inguruetako irudiei ere garrantzia emanaz. Jose Inazio larreak eskerrak eman ditu dokumentala egin izanagatik, eta opari bat dela gaineratu du.

Oñatiko udaletxean egin dute goizean dokumentalaren aurkezpena, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Laboral Kutxako ordezkariekin batera, Oñatiko udala da-eta proiektuaren babesleetako bat. Behin aurkeztuta, eguenean estreinatuko dute Hernanin, eta Nabarralderen nahia da modu ezberdinetara ahalik eta zabalkunde handiena ematea. Oraindik datza zehatzik ez dagoen arren, udazkenean Oñatin ematea ere bada asmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak