Loramendiko Toponimia Taldeak hamargarren ibilbide historikoa gertatu du, eta hori ezagutzeko irteera egingo dute. Ugastegi aldera izango da.
10:30 Harrera ekitaldia, plazan 11:00 Flashmob erraldoia,plazan 11:30 Tailerrak, Gernika plazan eta Arana Kalean 11:30 Kirol txapelketak, Luis Ezeizan 11:30 Kirol Erakustaldiak, Gorosarri plazan 12:30 Potx eta Lotx pailazoak, plazan 14:00 Herri Bazkaria, Santa Marina plazan 16:00 BocaBeats Comedia, plazan 19:00 Zea Mays-en kontzertua, Luis Ezeizan
Bigarren eskuko liburu eta disko azoka
Debagoieneko Mankomunitateak Udalarekin elkarlanean antolatutako Sagar Egunean sagar azoka berezia egingo da Seber Altube plazan. Han izango dira Euskal Herriko sagar barietateen erakusketa eta salmenta. Horrez gain: 11:00etan, sagar dastatzea Unai Agirrerekin 12:00etan hasita, euskal labeldun saiheski pintxoa eta sagardoa.
Gaurko hitzorduak bi dira: 10:00etan “Odonatoak, uraren hegalak” erakusketa gidatua. Bidaurreta dorrea 11:00etan “Olapotoko anfibio putzua auzolanean” Olapotoko putzua berreskuratzeko ekintza. Bidaurreta dorrea
BAKEA ETA KONPONBIDEAREN ALDE!!! ORAIN PRESOAK!!! URRIAREN 20an, DONOSTIAra joateko autobusa antolatu dute Inkernu tabernatik.
Mekalki enpresaren 25. urteurren festa. Unibertsitate zaharraren aurrekaldean edo Kiroldegiko pilotalekuan. Ekintza irekiak: Puzgarriak goizean eta arratsaldez umeentzako jolasak.
10:30 Harrera ekitaldia, plazan 11:00 Flashmob erraldoia,plazan 11:30 Tailerrak, Gernika plazan eta Arana Kalean 11:30 Kirol txapelketak, Luis Ezeizan 11:30 Kirol Erakustaldiak, Gorosarri plazan 12:30 Potx eta Lotx pailazoak, plazan 14:00 Herri Bazkaria, Santa Marina plazan 16:00 BocaBeats Comedia, plazan 19:00 Zea Mays-en kontzertua, Luis Ezeizan
Mazmelan izango da Ezkurtxo urriaren 20an, beti moduan, urriko hirugarren astebukaeran. Aurtengoa XXI. edizioa izango da, eta Mazmelako elizaren inguruan egingo dituzte ekintzak. Jose Aranako haurtxotekan hasi eta ipuin kontaketak beste txoko batzuetara zabaldu nahi duen jaia, bide batez Elizateak ezagutu eta euskal giroan, jolasean familian...arratsalde ederra pasatuko dute Jolasak, pinak egiteko aukera, ibilaldi txiki bat, ipuin kontaketa eta bukatzeko txokolatea jango dute. Aingeruguarda geltokian izango da elkartuko dira autobusez Mazmelara joateko, 15:30ean.
'Luis eta estralurtarrak' filma, gaztetxoendako
Saihets dastatzea antolatu du UDAk udazkenean egin ohi duen lez. Jateko ona eta musika lagun iluntze partea girotuko dute, Mitarte kale inguruan.
Loreto Aramendi, organista Arv-Vocem, abesbatza Pedro Miguel Aguinaga, biolinista
Ezkon-bizimoduari buruzko filma.
Eskoriatzako Ausartak antzerki taldeak 'Las chicas del balneario' lana ikusteko aukera izango da, Zaldibar antzokian, 21:00etan. Bainuetxe batean gertatzen den istorioa interpretatuko dute Ausartak taldeko emakumeek, eta bizitza ikusteko beste modu bat dagoela ohartaraziko direla da oinarria. Hainbat emakume, bizitzaren helduaroan aurrera doazenak, jabetzen dira aro hori ez dela ilun eta negu kolorekoa, baizik eta garai berri eta dibertigarri bat. Barre egitea, negar, sentitzea, sufritzea, gozatzea… hori da bizitzea. Bizitzaren une bakar bat bera ere alferrik galdu gabe eta umore handiz bizitzea erabakitzen dute, zer gerta ere.
What a band thousand tons of steel disko berriaren aurkepen kontzertua eta gaua ondo amaitzeko txapa jaia: Haus of beats eta turtukiña dj-ak. Sarrera 5 euro
Urriak 20 Larunbata 22:30etan Denboraldi berriko programazioaren aurkezpena,What a band thousand tons of steel disko berriaren aurkepen kontzertua eta gaua ondo amaitzeko txapa jaia: Haus of beats eta turtukiña dj-ak.Sarrera 5 euro. What a band Bergaratik datoz eta musikari oso eskarmentudunak daude tartean; Fiachras, Bizardunak, Mahaster River, Belceblues eta Brigada Criminal-ekoak, besteak beste.“Soft&Strong” lehen diskaren harrera onaren ostean, euren bigarren lana aurkeztera datoz. “Thousand tons of steel”. Country-rocketik haratago, estilo ezberdiñak jorratuz, beti ere, amerikar sustraieko musikan sakonduz. Kontzertua eta aurkezpena 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.
Artestura Feministak erakusketa ikusgai Emakume Txokoan Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen Etxeen Sareak Artestura Feministak erakusketa ibiltaria antolatu du eta urriaren 17tik azaroaren 15era bitartean, Arrasateko Emakume Txokoan izango da ikusgai. Erakusketa honen jatorria Artestura Feministak lehiaketa da, 2017. urte amaieran ospatu zena, emakumeen sormena eta produkzio artistiko feminista bultzatzeko, ikusgarri egiteko eta balioan jartzeko helburuarekin. Guztira 61 lan aurkeztu dira lehiaketara, Emakumeen Etxeen Sareko herrietan: Basauri, Donostia, Durango, Eibar, Arrasate, Azpeitia, Ondarroa eta Ermuan. 61 obra horietatik, 8 sarituak izan dira eta beste 7 lanek aipamen berezia jaso dute Emakumeen Etxeen nortasuna eta baloreak adierazteko, komunikatzeko eta transmititzeko duen balio edo ahalmena, feminismoaren aldarrikapenekin bat egitea, lan proposamenaren originaltasuna eta berrikuntza kontuan izanda. Orain, Artestura Feministak erakusketak lehiaketako 15 lanik onenak aurkezten ditu herriz herri: pinturak, zeramikak, oihalak, collageak eta argazkiak, besteak beste. Durangon hasi ostean, Arrasate da ,orain,galeria ibiltari honen geltokia.
Ama lurrak eskaintzen dizkigun lehengaiak baliatuz, osasunaren autogestioa landuko da. Irakaslea Ekoudalatx mintegia izango da, urriak 15, 22, 29, eta azaroak 5,12 eta 19 Ekin Emakumeak elkartean, Pablo Uranga 4 behea, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Izen ematea: Ekin Emakumeak Pablo Uranga 4 behea, Tlf:943798370-651707936, emakumeak@ekinemakumeak.eus
Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne bakea lantzeko tailerra. Irakaslea Kontxi Garmendia da, eta ikastaroa Etxaluzen izango da, urriak 4, azaroak 8 eta abenduak 13 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea: Pablo Uranga 4 behea- Arrasate, Tlf:943798370-651707936.
Urriak 21 Igandea 18:00etan BBAX Distortsioen Munduan eta Isuo ta Kezman.Sarrera 5 Euro. BBAX distortsioen munduan Behi Bideko Andere Xuriaken atzean Mirentxu Aguerre, Pantxix Bidart, Karine Etxeberri, Aline Etxeberri, Marie Bidart, Sébastien Desgrans, Jurgi Ekiza, Allande Etxeberri, Paxkal Indo, Paxkal Irigoyen… bezalako izen handiak daude herri kantak rock doinuz berrirakurtzen. Isuo ta Kezman Urretxu-Zumarragatik gozagarritasunaren gorazarre etengabea. “Bihar akaso” diska berria aurkeztera datoz. Bidaia astralak eragiten dituzte beraien tresnak erabiliz. Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.
Ibi iraunkorra, garaje eta kanposantu tasak ordaintzeko borondatezko epea irailaren 7tik azaroaren 9ra arte.
Elgetako liburutegiak antolatutako Literatura Ginkana lehiaketa martxan da. Hilaren 24ra bitartean hainbat proba aterako dituzte. Egin eta puntu gehien lortzen dituen saria eskuratzeko aukera izango du.
Kimu Berri proiektu berritzaileen IX. edizioari dagozkion lanen erakusketa Enpresagintza Fakultatean. Urriaren 31 arte.
EAEko Emakume Etxeen Sareak, Artestura Feministak izeneko erakusketa ibiltaria antolatu du. Hala, erakusketa hau gaurtik azaroaren 15era bitartean egongo da ikusgai Emakume Txokoan.
Fernando Martinez Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30/Larunbatean 12:00-14:00 eta 18:00-20:30/Igande eta jai egunetan 12:00-14:00
Irailaren 27an erretzeari uzteko beste ikastaro bat antolatu dute Bergarako osasun zentroan, taldean egiteko. Ikastaro bakoitzak bost saio izango ditu,bost astetan. Edozeinek izena eman dezake, bere medikuarengana edo erizainarengana joanda. Doakoa da.
Alebin, benjamin, infantil eta kadete mailetako Arabako ehunetik gora pilotarik –hogei Aramaiokoak– parte hartuko dute txapelketan, bikoteka. Azaroaren 10a bitartean, bariku eta domeketan jokatuko dira partiduak. 18:00etan hasiko da biharkoa, hiru norgehiagokarekin; domekakoa 10:00etan hasiko da, eta bost partidu izango dira.
Manuel Iradier elkarteak antolatuta, kolonialismoaren gaineko hitzaldia egingo dute eguenean, 18:30ean, Aba Kane irakasle senegaldarraren eskutik. Barikuan, 17:00etan, artisautza tailerra eta ipuin kontaketa egingo dituzte. Azkenik, zapatuan, 19:30ean, ezkon-bizimoduari buruzko filma emango dute. Dena, kultura etxean.
Urriaren 15etik azaroaren 11ra izango diren Zientzia eta Berrikuntza jardunaldien barruan antolatu diren hitzaldi, erakusketa, ikastaro, topaketa eta bestelakoek herriko txoko ezberdinak hartuko dituzte; aurten, datak aurreratu egin dira, ikasleengatik.
Atzo, urriak 12, ospatu zuten Aramaioko kanpoko pintura lehiaketaren 27. edizioa. 29 helduk eta 16 urtetik beherako 20 artistek hartu zuten parte eta, antolatzaileen arabera, epaimahaiarendako "oso zaila" izan zen koadro sarituak aukeratzea.