"Eskarmentu handiko" honako artista hauek osatu zuten 27. edizioaren epaimahaia: Jose M. Agirre Zenitagoia, Richard Perez Franco, Carmen Martin Martin eta Sagrario Nebreda Cuesta. Sarituak, berriz, honako hauek izan ziren:
16 urtetik beherakoak:
-
Hirugarren: Unax Camino
-
Bigarren saria: Maien Barbero
-
Lehen saria: Maddi Lizarralde
Helduak:
-
Hirugarren saria: Ricardo Azkargorta
-
Bigarren saria: Jose M. Arranz de Juan
-
Lehen saria: Jose Luis Lopez Perez
Aramaioko sari berezia: Edurne Uribarren-Iturrieta
Aipamen berezia: Juan Carlos Aresti, Jose M. Garcia Cossio eta Leticia Gaspar.
Lehiaketan parte hartu duten koadroekin erakusketa ireki dute Sastiñan, urriaren 16ra arte. Honako hau da ordutegia: gaur, hilak 13, 12:00etatik 14:00etara; bihar, hilak 14, 12:00etatik 14:00etara; astelehenean, hilak 15, 18:00etatik 20:00etara; eta, martitzenean, hilak 16, 18:00etatik 20:00etara.