Artestura Feministak erakusketa ikusgai Emakume Txokoan

Maialen Regueiro 2018ko urr. 17a, 11:58

EAEko Emakume Etxeen Sareak, Artestura Feministak izeneko erakusketa ibiltaria antolatu du. Hala, erakusketa hau gaurtik azaroaren 15era bitartean egongo da ikusgai Emakume Txokoan. 

2017 amaieran Artestura Feminista lehiaketa antolatu zen emakumeen sormena eta produkzio artistiko feminista bultzatzeko. Lehiaketara 61 lan aurkeztu dira eta horietatik 8 saritu dituzte eta 7 lanek aipamen berezia jaso dute. Hala, erakusketa honek 15 lan horiek aurkezten ditu herriz herri: pinturak, zeramikak, oihalak, collageak eta argazkiak, besteak beste.

Ordutegia

Artestura Feministak zabalik egongo da Emakume Txokoan ohiko ordutegian (astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:30era, ostiral arratsaldeetan izan ezik) datorren azaroaren 15era arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak