Debagoieneko Gabon kopa, pilotalekuan, goizez. Antzuolako eta eskualdeko beste herri batzuetako alebin eta infantil mailako pilotariekin.
5-6 urteko umeei zuzendutako tailerra egingo dute: apaingarriak sortzen. Kultura etxean izango da.
10:00 Biteri plazan. (Euria bada: sukaldaritza tailerra 17:00etan Ludotekan).
Egunak: Abenduak 26tik-29raOrdua: 10:30-13:30Adina: 3-12 urte bitarteko haurrentzat.
Gabonetako ur jolasak Zubikoako igerilekuan. 10:30etik 12:30era eta 16:00etatik 18:00etara
Batuko den plastiko mota: siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, belar boletan erabiltzen den plastiko beltza, negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, negutegiko plastiko zuria. Debagoieneko Landa Garapen Elkarteak zehaztu ditu tokiak eta egunak. Horietako lekuren bat aldatu gura izanez gero honako telefono zenbakira deitu behar da: 943-76 25 47. Tokiak dira: (Arratsaldez utzi behar dira) Zanartu, Zuazola inguruan. Murgialdai, Asentsio ermitan. Olabarrieta, autobus geltokian. Musika Eskola gainaldean.
Neska-mutikoendako Gabonetako haur parkea, frontoian, Udalak antolatuta. Sarrera: bi euro.
Igerilekua: 2 euro bazkideak / 3 euro bazkide ez direnak
Gaztelekua irekita! saioa egingo dute, mural ARTEAN izenarekin. Atxagazte Aretxabaletako gaztelekuan izango da. 17:00etatik 20:00etara izango da.
Gatzagako liburutegia berriz zabaltzeko asmoz GUREL Guraso elkarteko taldetxo bat lanean aritu da azken hilabeteetan, eta abenduaren 26an irekiko dituzte bertako ateak. Liburutegiaren irekiera egunean, bi ipuin kontaketa egongo dira: Bata, umeentzat izango da, Maider Alzelayren eskutik. 17:00etan, Bazan behin herritxo batian… kontakizuna egingo du. Ondoren, 19:00etan, helduentzako kontakizuna izango da, Muxutruk izenekoa, eta Dorleta Kortazarrek eskainiko du. Bi emanaldien artean, 18:00etan, txokolate beroa eta bizkotxoa egongo da.
2-7 urtekoentzat, 17:00etan eta 18:30ean. Sarrera: 4 euro.
Chloé, Oihan eta Paxkalek dira protagonistak. Euskal hizkuntzaren hitzek, interpreteen ahoetan, gorputz dantzarien ahalmenak idekitzen dituzte baita giro musikal harrigarri bezain ainitz bat. 2-7 urte arteko umeendako. Sarrerak, lau euro. Bi saio egingo dituzte: 17:00etan eta 18:30ean.
Errege kabalgatan abesten irten nahi dutenek entseguak izango dituzte abenduaren 26an, 27an, 28an eta 29an eta urtarrilaren 2an, 3an eta 4an. Guztiak 17:30etik 18:30era. Urtarrilaren 5ean baserritar jantzita joango dira abesbatzako partaide guztiak; edozein adinetako pertsonek har dezakete parte.
17:30- 5-8 urte artekoak. 17:45- Benjamin-alebin-infantilak. 18:00- Kadeteak eta hortik gorakoak. Ordutegi bakoitzean maila desberdinetakoak batera irtengo dira, baina maila bakoitzak bere ibilbidea egingo du; zaharrenek, ibilbide luzeagoa. Izen-ematea: abenduaren 1etik 18ra, ostiralera. Liburu dendan, liburutegian, udaletxean. Korrika egin baino ordu erdi lehenago izena ematen duenak 5 € ordainduko du.
gazte asanblada zaharretako kideekin tertulia
Hizlaria: Jose Felix Rojas, UPV/EHUko Planeta-zientzien taldeko kidea. Ilatargi taldeak antolatua
Txalo Produkzioak antzerki taldeak Jainko Basatia lana eskainiko du. Sarrera, 4 euro.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Abenduaren 6an hasi eta urtarrilaren 5eko errege kabalgatara arte, ia egunero egongo da zertaz gozatu Bergarako Gabonetako kanpainaren barruan. Bergara Bizi ekimenaren barruan askotariko ekintzak antolatu dira; urtero moduan, umeendako eskaintza izango da nagusi.
Gabonetako otar erraldoia, bizikleta elektriko tolesgarri bat eta bi lagunendako asteburu pasa bat –gosaria barne– izango dira aurtengo zozketako sariak; zozketa, urtero moduan, abenduaren 31n egingo da. Bestalde, Bergara Kirol Elkarteko Futbol Sailak futboleko materiala jarriko du salgai.
Elkar Hezi Taupadak eta azoka antolatu dituzte aurten ere eta horren barruan, Begirada Kontzienteak izeneko argazki erakusketa dago (Calcuta ondoan) Erakusketan Batxilergoko ikasleek gidatutako bistia gidatuak (egunak eta orduak zehazteke).
Hilaren 14an, eguena, piztuko dituzte Foruen plazan eta herriko kale eta gune ezberdinetan jarri dituzten Gabonetako argiak. Aurrekontua izan da 10.868,22 euro.
Josean San Torcuatok erakusketa dauka zabalik Dixula tabernan abenduan zehar. 15 grabatuz osatutako erakusketa da; 10 lan Bergarako auzoei buruzkoak dira, eta beste 5 grabatu euskal abesti zaharrez osatua.
Bergarako taldekoen bilduma ikusgai, abenduaren 31ra arte.
Gabonetako ekintza bereziak 3 eta 12 urte bitarteko haurrendako, Txaloka ludotekak antolatuta. Abenduaren 26tik 29ra