Gatzagako liburutegia berriz zabaltzeko asmoz GUREL Guraso elkarteko taldetxo bat lanean aritu da azken hilabeteetan, eta abenduaren 26an irekiko dituzte bertako ateak.
Liburutegiaren irekiera egunean, bi ipuin kontaketa egongo dira: Bata, umeentzat izango da, Maider Alzelayren eskutik. 17:00etan, Bazan behin herritxo batian… kontakizuna egingo du.
Ondoren, 19:00etan, helduentzako kontakizuna izango da, Muxutruk izenekoa, eta Dorleta Kortazarrek eskainiko du. Bi emanaldien artean, 18:00etan, txokolate beroa eta bizkotxoa egongo da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.