Gabonetako zozketa eta kanpaina berezia jarri du martxan Bergara Kirol Elkarteak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko abe. 8a, 12:44

Gabonetako otar erraldoia, bizikleta elektriko tolesgarri bat eta bi lagunendako asteburu pasa bat –gosaria barne– izango dira aurtengo zozketako sariak; zozketa, urtero moduan, abenduaren 31n egingo da. Bestalde, Bergara Kirol Elkarteko Futbol Sailak futboleko materiala jarriko du salgai.

Honako hauek izango dira sariak:

1. Gabonetako otar erraldoia: urdaiazpikoak, enbutidoa, kontserba, delicatessen produktuak, orotariko edariak, postreak… Apple etxeko I-pad bat, Bergara Kirol Elkarteko ekipamendua, motxila eta bi sarrera Reala ikustera joateko.

2. Bizikleta elektriko tolesgarria.

3. Asteburu bat bi pertsonentzat, gosaria barne.

Gabon zozketako produktuak Bidekurutzeta kaleko bulegoan egongo dira ikusgai, Depor taberna ondoan. Txartelak salgai daude dagoeneko Agorrosingo futbol zelaiko kantinan eta Arkupe, Depor, Bule, eta Kayak tabernetan. Klubeko neska-mutikoak ere badituzte euren txartelak familian zein kalean saltzeko.

Zozketa, urtero legez, abenduaren 31n egingo da 20:30ean Bergara Kirol Elkarteko bulegoan, Depor alboan.

Gabonetako kanpaina

Bergara Kirol Elkarteak Gabonetako kanpaina ere jarri du martxan. Futbol sailak kamiseta, polo, txandal, jertse, motxila eta futbol poltsak jarri ditu salgai. Interesatuek, Agorrosingo futbol zelaiko kantinan, bergarake@gmail.com helbidera idatzita edota kanpainako arduradunari deituz 679 259 008 (Vicen) egin ditzakete eskaerak. Material dena Agorrosingo kantinan eta Bidekurtzeta kaleko bulegoan (Depor ondoan) dago erakusgai. Eskaerak garaiz egitea komeni da, garai hauetan izaten diren eskaera pilaketak ekiditeko.

Gazte mailakoen txapelketa

Aurten ere gazte mailako txapelketa antolatzen ari da kluba. Abenduaren 22an finalaurrekoak jokatuko dira Ipintzako zelaian eta abenduaren 23an finala Agorrosinen. Partaide guztiak konfirmatuta ez dauden arren, azken urteetan ospe handia hartu duen gate mailako txapelketan lehen mailako taldeen presentzia ez da faltako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak