mar 10 Debagoiena
HEMEN DEBAGOIENAAldarriz bete dituzte kaleak Martxoaren 8aren bueltan. Faxismoaren aurka, ausardia eta aliantza feministak aldarrikatu ditu mugimendu feministak, eta hainbat protesta egin; aurten, gainera, Emakumeen Mundu Martxaren nazioarteko seigarren ekintzaren hasierarekin iritsi da, eta Bergaran egin dute hasiera-ekitaldia. Horrez gain, bestelako ekintzak ere egin dira Debagoienean; esate baterako, Lilabide martxa, Arrasaten. Itaiak, berriz, Martxoaren 8aren izaera "iraultzailea" izan du hizpide Arrasaten eginiko elkarretaratzean.