Dozenaka lagun elkartu dira gaurkoan Antzuolan eginiko mobilizazioan, eta, Debagoieneko beste herri batzuetan bezalaxe, faxismoaren gorakadaren aurrean saretzeko deia egin dute, Habanera doinuan abestutako bertso batekin: "Trump, Musk edota Zelenski, nor da fokopean jartzen / nortzuk erabaki dute, Europa hastea armatzen / ze gorputz ta ze jarrerek, dute mundua gidatzen / baina showman-ez aparte, kalean zer da usaintzen / prentsan, lagun arteetan, ideiak dabiltza indartzen / faxismoa pixkanaka, daukagu ia gaina hartzen / ta guk iraultzaren alde, segi nahi dugu jorratzen / aliantzak sortu eta, hasi gaitezen saretzen".
Hemen duzue bertsoa osorik: