Emakume dendariak omendu ditu Hots abesbatzak Santa Ana antzokian

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko mar. 8a, 20:11

Emakumeek sortutako piezak abestu ditu iluntzeko emanaldian Ganbara Faktoriako Hots abesbatzak. Txanda dendari elkartearekin batera, herriko dendariei aitortza egin diete horrela. "Hau denondako da, baita izan zirenendako eta izango direnendako ere", esan du Maribi Arregik omenaldiko oroigarria jasotzean.

Hots abesbatzako presidente den Arantzazu Muruak eman dio emakume dendarien aitortza saria Maribi Arregiri gaur arratsaldean Ganbara Faktoriako abesbatza horrek Santa Anan eskaini duen kontzertuaren amaieran. Emakumeek idatziak zuen izena kontzertu eta hala, emakume sortzaileen piezak abestu dituzte Amaia Zipitria piano jotzailea lagun eta Aitor Biainen zuzendaritzapean. Kontzertuan zehar, Oñatiko emakume dendarien argazki zaharrak proiektatu dituzte. Biainek eskerrak eman die Udal artxiboko langileei, Jone Arrazolari eta Artixa elkarteari argazki horiek bilatzearren eta eurei helaraztearren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak