Eskoriatzan, euriarekin batera abiatu da manifestazioa herriko plazatik, 18:30ean. Plazan hasi, Intxaurtxueta igaro, San Pedro kaletik pasa eta plazan bukatu da. "Faxismoaren aurka, ausardia eta aliantza feministak" eskatu dituzte Eskoriatzan ere. Plazan, Maixol Iparragirrek espetxetik bidalitako audio bat entzun da: "Feminismoak eman dizkigu mundua ulertzeko eta beraz gugan zein jendartea eragiteko erreminta iraultzaile berriak, indartsuak eta askatzaileak diren tresnak. Eta gaur feminismoak duen gaitasun iraultzailea aldarrikatzeko eguna da", zioen pasarte batean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.