Emakumea eta kirola indartzeko eta ezagutarazteko Aresko martxaren zazpigarren edizioa izan da gaur. Hitzorduari hasiera Eskoriatzan eman diote aurten, eta, aurtengo ediziorako egin dituzten kamiseta berriak banatu ostean, omenaldia jaso dute Haizeder eta Nahia Arguiz Vita eskoriatzarrek, gimnasia erritmikoan egindako lorpenengatik. Ondoren, oinez Aretxabaletarako bidea hartu dute, eta, Eskoriatzatik Aretxabaletara bidea egin eta gero, Aretxabaletako plazan Oihana Mata aretxabaletarrak jaso du omenaldia, emakumeen pilotan erreferentea izateagatik.
2025 mar 09 Aretxabaleta Eskoriatza
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.