Aldarriz bete dituzte kaleak Martxoaren 8aren bueltan. Faxismoaren aurka, ausardia eta aliantza feministak aldarrikatu ditu mugimendu feministak, eta hainbat protesta egin; aurten, gainera, Emakumeen Mundu Martxaren nazioarteko seigarren ekintzaren hasierarekin iritsi da, eta Bergaran egin dute hasiera-ekitaldia. Horrez gain, bestelako ekintzak ere egin dira Debagoienean; esate baterako, Lilabide martxa, Arrasaten. Itaiak, berriz, Martxoaren 8aren izaera "iraultzailea" izan du hizpide Arrasaten eginiko elkarretaratzean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.